Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

96. zk., 2021eko maiatzaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HONDARRIBIKO UDALA
2825

IRAGARKIA, 2017ko Enplegu Publikoaren Eskaintza aldatzeari buruzkoa.

Ikusirik 2017ko azaroaren 29ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialeko 228. zenbakian eta 2017ko azaroaren 30eko Euskal Herriko Agintaritza Aldizkariko 229. zenbakian 2017ko Enplegu Publikoaren Eskaintza argitaratu zela, eta uztailaren 22ko 1/2020 Legegintzako Dekretuak –Euskal Herriko Poliziaren Legea onartzeari buruzkoak- duen 35.2.c artikuluan ezarritakoa betez, 1034/2021 zenbakiko Alkatetza Dekretuz hau ebatzi zen:

Aldatzea zati batean 2017ko Enplegu Publikoaren Eskaintza, Udaltzain Agente lanpostua, honela:

– Hau dioen tokian:

Taldea: C2.

Titulazio maila: Eskola Graduatua edo LHI.

– Hau esan behar du:

Taldea: C1.

Titulazio maila: Batxilerra, 2. Mailako Lanbide Heziketa, edo horren parekidea.

Hondarribia, 2021eko apirilaren 29a.

Alkatea,

TXOMIN SAGARZAZU.


Azterketa dokumentala