Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

93. zk., 2021eko maiatzaren 13a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2748

IRAGARKIA, interesdunari errekerimendua jakinarazteko, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren urtarrilaren 15eko 31/2021 Ebazpenean (2016-2017ko EPEko hautaketa-prozesuan eman zena, Erradiodiagnostikoko Teknikari Espezialisten kategorian) xedatutakoa bete dezan.

Ezinezkoa izan da errekerimendu hori zuzenean jakinaraztea interesdunari, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.

20181360X interesduna jakitun ipintzeko ematen da aditzera hau, eta harentzat jakinarazpenaren balioa izango du. Horretaz gain, ohartarazpen hauek egiten zaizkio:

1.– Espedientea eta errekerimenduaren testu osoa eskuragarri ditu Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiaren egoitzan, Hautaketako eta Horniketako Zerbitzuan (Araba kalea 45, 01006 Vitoria-Gasteiz).

2.– Interesdunak hamar egun balioduneko epea du, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, errekerimendua betetzeko edota alegazioak aurkezteko.

Epe hori igarota, eta, hala badagokio, egindako alegazioak ikusita, bidezko den administrazio-egintza emango da.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko apirilaren 15a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria,

MARÍA PILAR URIARTE BRIZUELA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala