Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

93. zk., 2021eko maiatzaren 13a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA SAILA
2744

IRAGARKIA, Langileak Kudeatzeko zuzendariaren ebazpena jakinarazten duena. Ebazpen horren bidez, dagokion pertsonari behin betiko baja ematen zaio Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko herri-ikastetxeetan egon daitezkeen aldi baterako irakasleen beharrak estaltzeko hautagaien zerrendetatik.

Ezinezkoa izan da jakinarazpena zuzenean egitea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Eranskinean aipatutako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta berarentzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.

Ebazpenaren testu osoa eskuragarri du Gipuzkoako Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzan (Andia kalea 13, 20004 Donostia).

Ebazpen horrek ez dio bukaera ematen administrazio-bideari, eta, kontra egiteko, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko apirilaren 19a.

Langileak Kudeatzeko zuzendaria,

BLANCA MARIA GUERRERO OCEJO.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala