Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

93. zk., 2021eko maiatzaren 13a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
2743

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak eman duen Agindua Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra María Ereña Aldanondo andrearen abintestato jaraunsle deklaratzeko.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2021eko apirilaren 21eko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra María Ereña Aldanondo andrearen abintestato jaraunsle deklaratzen da, jaraunspena inbentario-onuraren arabera onartzen da eta hura osatzen duten ondasun eta eskubideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari esleitzen zaizkio. Era berean, xedatzen da Agindu horren jakinarazpena iragarki bidez egitea, Estatuko Aldizkari Ofizialean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan eta Donostiako Udalaren bulego birtualeko iragarki-taulan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluarekin bat etorriz.

Prozedurako interesdunek aipatutako Aginduaren eduki osoa eskuratu ahal izango dute Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saileko Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010, Vitoria-Gasteiz), 39/2015 Legearen 46. artikuluan ezarritakoaren babesean.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Agindu horrek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, eskumen- edo prozedura-arauak hausteagatik, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Ekonomia eta Ogasuneko sailburuari, hilabeteko epean, Agindua Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, Agindua aldizkari ofizial berean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera ere.

Eskumen- eta prozedura-arauak hausten diren kasuetatik kanpo, abintestato jaraunsleak deklaratzeagatik edo ondasunak Administrazioaren alde esleitzeagatik jaraunspenerako eskubide hobeari edo izaera zibileko beste eskubide batzuei dagokienez beren burua kaltetutzat jotzen dutenek dagozkien akzioak baliatu ahal izango dituzte, jurisdikzio-ordena zibileko organoen aurrean.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko apirilaren 30a.

Ondare eta Kontratazioko zuzendaria,

DAVID ÁLVAREZ MARTÍNEZ.


Azterketa dokumentala