Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

93. zk., 2021eko maiatzaren 13a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
2742

IRAGARKIA, 2021eko apirilaren 21ekoa, Industria Administrazioko Arabako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez argitara ematen den, lehia posible baten ondorioetarako, Arabako Añana, Erriberagoitia, Gaubea eta Lantarongo udal-mugarteetan Cantoblanco parke eolikorako aldez aurreko administrazio-baimenaren eskaera.

115/2002 Dekretuaren 4. artikuluan ezarritako ondorioetarako (115/2002 Dekretua, maiatzaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoan parke eolikoetako energia eolikotik energia elektrikoa ekoizten duten instalazioei baimena emateko prozedura arautzen duena), Cantoblancoko parke eolikorako aurkeztutako aldez aurreko administrazio-baimenaren eskaera iragartzen da:

– Kokalekua: Cantoblanco.

– Eskatzailea: Euskal Haizie, S.L.

– Tartean dauden udal-mugarteak: Añana, Erriberagoitia, Gaubea eta Lantaron.

– Haize-sorgailuen kopurua: 8.

– Instalatu den potentzia gordina: 49,6 MW.

– Ukitutako azaleraren poligonalaren koordenatu geografikoak:

(Ikus .PDF)

Hori guztia argitara ematen da, eta hogei eguneko epea ematen da, iragarki hau 115/2002 Dekretuaren 4. artikuluan aipatzen diren aldizkarietan argitaratzen den egunetik aurrera zenbatzen hasita, parke eoliko hori ezarri eta ustiatzeko interesa duten pertsona fisiko edo juridikoek aipatutako dekretuaren 3. artikuluan xedatutakoaren araberako lehia-eskabidea aurkeztu dezaten Arabako Industria Administrazioko Lurralde Ordezkaritzan (Vitoria-Gasteiz, Samaniego kalea 2, 01008 PK) edo izapidetze elektronikoaren plataformaren bidez.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko apirilaren 21a.

Industria Administrazioko Arabako lurralde-ordezkaria,

JESÚS PASCUAL LORENTE.


Azterketa dokumentala