Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

93. zk., 2021eko maiatzaren 13a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2730

EBAZPENA, 2021eko maiatzaren 3koa, Langileak Kudeatzeko zuzendariarena, zeinaren bidez onartzen baita oporraldia ordaintzea 2020-2021 ikasturtean zerbitzuak eman dituzten bitarteko funtzionarioei.

Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzak, esleituta dituen eskumenen barruan, urtero egiten du, uztailean, Hezkuntza Sailarentzat ikasturtean zehar zerbitzuak eman dituzten bitarteko irakasleentzako oporraldiaren likidazioa.

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakasle funtzionarioen lan-baldintzak arautzen dituen Akordioarekin bat etorriz (uztailaren 6ko 185/2010 Dekretuaren bidez onartua), ikasturte batean 165 egunetan edo gehiagotan lan egin duten bitarteko funtzionarioek uztail eta abuztuko lansariak jasoko dituzte. Halaber, aldi horiei dagozkien puntuak ere jasoko dituzte, irakaskuntzako ordezkogaien zerrendaren baremoaren ondorioetarako. Eskubide horiek 165 egun baino gutxiago lan egin duten langileei ere aintzatesten zaizkie, bete dituzten zerbitzuen proportzioan, kidegoa, maila eta dedikazioa kontuan hartuz, Oporraldien Ordainketa Instrukzioak esaten duenaren arabera.

Hau da ebazpen honen helburua: bitarteko funtzionarioei jakinaraztea zer eskubide sortu diren 2020-2021 ikasturtean sinatu dituzten izendapenen ondorioz. Era berean, jakinarazi nahi da, aintzatespen horiek, langile batzuen kasuan, betebehar batzuk bete behar izatea ekar dezaketela.

Aurrez esandakoa aintzat hartuz eta eman zaizkidan eskumenen arabera, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Onartzea 2020-2021 ikasturtean 165 egun edo gehiago lan egin duten bitarteko funtzionarioei uztaileko eta abuztuko lansariak ordaintzeko eskubidea.

Bigarrena.– Onartzea 2020-2021 ikasturtean 165 egun baino gutxiago lan egin duten bitarteko funtzionarioei dagozkien lansariak ordaintzeko eskubidea, eman dituzten zerbitzuen proportzioan, kidegoa, maila eta dedikazioa kontuan hartuz, Oporraldien Ordainketa Arautzeko Instrukzioak esaten duenaren arabera.

Hirugarrena.– Onartzea, aurreko bi kasuetan, aldi horiei dagozkien puntuak, irakaskuntzako ordezkogaien zerrendaren baremoaren ondorioetarako.

Laugarrena.– Kasu guztietan, oporraldiak beste izendapen eta kargu-uzte baterako eskubidea sortzen du.

Bosgarrena.– Interesdunei jakinaraztea oporraldiko izendapenak berekin dakarrela Gizarte Segurantzan alta ematea, zeren eta oporraldi horrek beste izendapen eta kargu-uzte baterako eskubidea sortzen baitu beti; horregatik, langabezia-prestazioak jasotzen ari direnek dagokion erakundera joan beharko dute, prestazioaren kobrantza eteteko Gizarte Segurantzan alta-egoeran dauden bitartean.

Seigarrena.– Interesdunei jakinaraztea, halaber, ekainaren 30a baino lehen izendapena amaitu bazaie eta oporraldiko ordainketa hasten denean izendapena eta Gizarte Segurantzan alta ematea eragozten duten aldi baterako ezintasun egoeran edo amatasun-, harrera-, adopzio- edo aitatasun-egoeran badaude, egoera hori justifikatzeko agiriak aurkeztu behar dituztela Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzan, uztailaren 1a baino lehen.

Era berean, oporraldiko ordainketa hasten den egunean indarrean dagoen lan-kontratua dutenei ezin izango zaie izendapenik egin, baldin eta bi jardueren bateragarritasuna onartuta ez badute.

Kasu horietan, ofizioz egingo da oporren likidazioa, kontuan hartuta ezin dela izendapena –Gizarte Segurantzako altarekin– formalizatu, betiere ez badu eskatu, uztailaren 1a baino lehen, udako izendapena izan nahi duela, gorago aipatutako izendapena eragozten zuen egoera bukatu eta gero.

Azken aukera horri heldu ahal izateko, interesdunak konpromisoa hartu beharko du dagokion lurralde-ordezkaritzan jakinarazteko, justifikatuta, izendapena eragotzi zuen egoera bukatu dela. Jakinarazpena egiten den egunetik aurrera eguneratuko zaio oporraldia.

Zazpigarrena.– Uztail eta abuzturako edo kasu bakoitzean behar den aldirako izendatuak izateko eskubidea duten pertsonek uko egin ahal izango diote eskubide horri. Uko-egite hori idatziz eta uztailaren 1a baino lehenago eskatu beharko da, eta data horren ondoren ez da onartuko uko-egiterik. Kasu horietan, lanean emandako egunen araberako opor-likidazioa egingo da.

Zortzigarrena.– Argitara bedi ebazpen hau EHAAn eta sailaren webgunean.

AZKEN XEDAPENA.– Errekurtsoak.

Ebazpen honen aurka, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezake Hezkuntza Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen aurrean, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko maiatzaren 3a.

Langileak Kudeatzeko zuzendaria,

BLANCA MARIA GUERRERO OCEJO.


Azterketa dokumentala