Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

93. zk., 2021eko maiatzaren 13a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2724

AGINDUA, 2021eko apirilaren 19koa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baita Auzitegiko Medikuen Kidegoarentzat deitutako lekualdatze-lehiaketa, Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundeko lanpostu generikoak betetzekoa (deialdia 2020ko azaroaren 5eko Aginduaren bidez egin zen).

Justizia Administrazioaren zerbitzupeko funtzionarioak lanera sartzeko, lanpostuak hornitzeko eta lanpostuz igotzeko arautegia onartzen duen abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 51. artikuluarekin eta hurrengoekin bat etorriz, eta Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundeko lanpostu generiko hutsak betetzeko Auzitegiko Medikuen Kidegoarentzat lekualdatze-lehiaketarako deialdia egiten duen 2020ko azaroaren 5eko Aginduaren arabera (2020ko abenduaren 17ko EHAA eta 2020ko abenduaren 4ko BOE), honako hau erabakitzen da:

Lekualdatze-lehiaketa ebaztea eta hutsik deklaratzea 2020ko azaroaren 5eko Aginduaren bidez eskaini zen lanpostua, zeren eta inork ez baitu eskatu.

Agindu honek administrazio-bideari amaiera ematen dio, eta, beronen aurka, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen Legearen arabera, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Administrazioarekiko Auzien Vitoria-Gasteizko Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Estatuko Aldizkari Ofizialean edo Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita. Bestela, argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean, aukerako berraztertze-errekurtsoa jar dakioke Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuari, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 123. eta 124. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko apirilaren 19a.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.


Azterketa dokumentala