Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

93. zk., 2021eko maiatzaren 13a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA SAILA
2721

AGINDUA, 2021eko maiatzaren 5ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren eta Hezkuntzako Ikuskatzaileen zerbitzuan dauden ikuskatzaileen kidegoetako karrerako funtzionarioen arteko estatu mailako 2020-2021eko lekualdatze-lehiaketako destinoen behin betiko esleipena argitara ematen duena.

Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2021eko martxoaren 2ko Ebazpenaren bitartez, argitara eman zen Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren eta Hezkuntzako Ikuskatzaileen zerbitzuan dauden ikuskatzaileen kidegoetako karrerako funtzionarioen arteko estatu mailako 2020-2021eko lekualdatze-lehiaketako destinoen behin-behineko esleipena.

Ebazpen horren kontra aurkeztu diren erreklamazioak aztertu dira.

Beraz, bat etorrita Hezkuntzako sailburuaren 2020ko urriaren 23ko Aginduaren hamazortzigarren oinarrian xedatutakoarekin (agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren eta Hezkuntzako Ikuskatzaileen zerbitzuan dauden ikuskatzaileen kidegoetako karrerako funtzionarioen arteko estatu mailako lekualdatze-lehiaketara deitzen da; 2020ko azaroaren 4ko EHAA), honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Onartzea Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren eta Hezkuntzako Ikuskatzaileen zerbitzuan dauden ikuskatzaileen kidegoetako karrerako funtzionarioen arteko estatu mailako 2020-2021eko lekualdatze-lehiaketarako destinoen behin betiko esleipena, ondoko zerrendan agertzen dena:

I. eranskina: destinoa esleitu zaien Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren eta Hezkuntzako Ikuskatzaileen zerbitzuan dauden ikuskatzaileen kidegoetako parte-hartzaileen zerrenda.

Bigarrena.– Agintzea aurreko eranskina erakusgai jartzeko www.irakasle.eus web-orrian, agindu hau EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera.

Hirugarrena.– Izendapenek ondorio ekonomiko eta administratiboak izango dituzte 2021eko irailaren 1etik aurrera; eta jatorrizko ikastetxeetako kargu-uzteek, ordea, 2021eko abuztuaren 31tik aurrerako ondorioak izango dituzte.

Laugarrena.– Indargabeturik geratuko dira Hezkuntza Administrazioaren eta Hezkuntzako Ikuskatzaileen zerbitzuan dauden ikuskatzaileei akats baten ondorioz esleitutako destinoak, baldin eta deialdietan parte hartzeko eskakizunak betetzen ez badituzte. Agindu honen eranskinean agertu arren eta are lanpostuez jabetu arren, ez da aurretiaz pentsatu behar deialdiaren eskakizunak betetzen direla.

Bosgarrena.– Agindu honetan esleitutako destinoei ezin izango zaie uko egin.

Seigarrena.– Aurtengo lekualdatze-lehiaketan Euskal Autonomia Erkidegoan behin betiko destinoa lortu duten beste autonomia-erkidegoetako funtzionarioek, agiri hau aurkeztu beharko dute: epai irmo baten bidez sexu-askatasun eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delituren bategatik zigortuak izan ez direla adierazten duen ziurtagiria, Sexu Delitugileen Erregistro Zentralak egina. Delitu horren barruan sexu-erasoak eta -gehiegikeriak, sexu-jazarpena, exhibizionismoa eta sexu-probokazioa, prostituzioa eta sexu-esplotazioa eta adingabeen usteltzea sartzen dira, baita gizakien salerosketa ere. Hala ere, ez dute aurkeztu beharko Hezkuntza Sailari espresuki baimena eman badiote aipatutako datua kontsultatzeko, elkarreragingarritasunaren sistema elektronikoen bitartez (bere eremu mugatua erabiliz -erabiltzailea eta pasahitza-, izapide hori bete beharko du «Adingabearen babesa» atalean).

Zazpigarrena.– Lekualdatze-lehiaketa horretan parte hartutako Hezkuntza Administrazioaren eta Hezkuntzako Ikuskatzaileen zerbitzuan dauden ikuskatzaileek, alegatutako merezimenduak egiaztatzeko jatorrizko dokumentazioa aurkeztu badute, lehiatu diren Hezkuntza Saileko lurralde-ordezkaritzan berreskuratu ahal izango dute dokumentazio hori, bai bertara joanda, bai baimendutako pertsona bat hara bidalita. Horretarako, agindu honen aurkako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezteko bi hilabeteko epea bukaturik egon beharko da.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko maiatzaren 5a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala