Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

91. zk., 2021eko maiatzaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2629

EBAZPENA, 2021eko apirilaren 9koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko idazkari nagusiarena, Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Sailaren arautegiaren aldaketa onartzeko dena.

Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika sailaren arautegia 2012ko azaroaren 5eko EHAAn argitaratu zen.

Aldaketa unibertsitateko Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika saileko kontseiluak onetsi zuen 2021eko urtarrilaren 25eko bileran eta aldeko txosten juridikoa dauka.

Sailen Oinarrizko Arautegian, 4.3 artikuluan, jasotakoari jarraituz, idazkari nagusiak onartuko du, eskumenak eskuordetuta, Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Sailaren Arautegiaren aldaketa, betiere txosten guztiak aldekoak badira eta inork eskatu ez badu Gobernu Kontseiluan aurkezteko. artikulu horretan zehaztutakoaren arabera, bestalde, honako hauek dute hori eskatzeko eskubidea: Gobernu Kontseiluko kideek; arautegiak eragin egiten diela uste duten sailetako kontseiluek; eta kasuan kasuko saileko kideen % 15ek, gutxienez.

Horregatik guztiagatik, ondokoa

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Sailaren arautegia onartzea, eranskinean zehazten den bezala

Bigarrena.– Agindua ematea arautegia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.

Hirugarrena.– Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Sailaren arautegia indarrean sartuko da argitaratu eta hurrengo egunean.

Leioa, 2021eko apirilaren 9a.

Idazkari nagusia,

AITOR ZURIMENDI ISLA.

ERANSKINA
UPV/EHUKO HIZKUNTZAREN ETA LITERATURAREN DIDAKTIKA SAILAREN ARAUTEGIA

Izena eta egoitza.

1. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko 3.1 artikuluaren zehaztapena.

Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika sailak Bilboko Hezkuntza Fakultatean dauka egoitza (Sarriena auzoa, z.g., 48940 Leioa, Bizkaia).

Sail atalak.

2. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko 8. artikuluaren zehaztapena.

Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika sailak hiru sail atal ditu: Honakoak dira:

a) Gipuzkoako Campuseko sail atala; egoitza: Donostiako Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea (Oñati plaza 3, 20018 Donostia, Gipuzkoa).

b) Bizkaiko Campuseko sail atala; egoitza: Bilboko Hezkuntza Fakultatea (Sarriena auzoa, z.g., 48940 Leioa, Bizkaia).

c) Arabako Campuseko sail atala; egoitza: Gasteizko Hezkuntza eta Kirol Fakultatea (Juan Ibáñez de Santo. Domingo 1, 01006 Gasteiz, Araba).

Botoa aldez aurretik ematea.

3. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 7. artikuluaren zehaztapena.

Saileko zuzendaria hautatzeko, botoa aldez aurretik ematea onartuko da, Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 7. artikuluan zehaztutakoari jarraituz.

Batzorde Iraunkorra.

4. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko II. atalaren zehaztapena.

Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Sailak Batzorde Iraunkorra izango du, eta Sailen Esparru Arautegiak II. atalean zehaztutakoari jarraituta arautuko da.

Botoa eskuordetzea.

5. artikulua.– Sailen Esparru Arautegiko 22.4 artikuluaren zehaztapena.

4.– Hauteskundeetan izan ezik, onartu egiten da botoa eskuordetzeko aukera. Boto eskuordetzak idatziz jaso beharko dira, eta bilerako aktari erantsi. Organoko buruari posta elektronikoz jakinarazi beharko zaio botoa eskuordetzeko asmoa, eta nori eskuordetuko zaion botoa.

Saileko Kontseiluko kideen ordezkapena.

6. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.2 artikuluaren zehaztapena.

Saileko Kontseiluan edo Batzorde Iraunkorrean kideren batek kargua uzten duenean, zerrenda bereko hurrengo kide ez hautetsiak beteko du haren lekua, gehienera ere 15 eguneko epean, organoko idazkariari kargua hutsik geratu dela jakinarazten zaion egunetik kontatzen hasita.

Saileko Kontseiluko kideen ordezkapena.

7. artikulua.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.3 artikuluaren zehaztapena.

Saileko Kontseiluko edo Batzorde Iraunkorreko kide titularren bat ez dagoenean edo gaixorik dagoenean, eta, oro har, behar bezala arrazoitutako beste egoeraren bategatik ez dagoenean, hautagai zerrenda bereko hurrengo kide ez-hautetsiak ordezkatuko du. Halakoetan, dena delako egoera egiaztatzen duen agiria helarazi beharko zaio saileko idazkariari, kide anitzeko organoaren bilera egin baino 48 ordu lehenago, gutxienez.


Azterketa dokumentala