Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

90. zk., 2021eko maiatzaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
2627

IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Ermuko udalerriko saneamenduaren eraikuntza-proiektua: Zubiaurre-Erdiguneko eta Gipuzkoa Etorbideko kolektorea.

Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiaren 2021eko apirilaren 29ko Ebazpenaren bidez, hasieran onartu zen Ermuko Udalerriko saneamenduaren eraikuntza-proiektua: Zubiaurre-Erdiguneko eta Gipuzkoa Etorbideko kolektorea.

Proiektu honen helburua da Ermuko Gipuzkoa etorbidean ibaira egiten diren isurketak biltzea eta Deba Beheko kolektorearekin lotzea, hondakin-urak Elgoibarko Apraizko HUAra bideratzeko.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluarekin bat etorriz, proiektua jendaurrean jartzen da hogei (20) egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki iritzitako alegazioak aurkez daitezen.

Obren proiektua interesdunen eskura egongo da Uraren Euskal Agentziaren webgunean Obra hidraulikoaren sekzioan (www.uragentzia.euskadi.eus).

Vitoria-Gasteiz, 2021eko apirilaren 29a.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

ANTONIO AIZ SALAZAR.


Azterketa dokumentala