Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

90. zk., 2021eko maiatzaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2611

EBAZPENA, 2021eko apirilaren 23koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Maider Vidal Postigo andreak gainditu egin duela 2020ko martxoaren 10eko ebazpenak (2020ko martxoaren 25eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Kimika Analitikoa» jakintza arloan irakasle agregatu plaza bat betetzeko.

Errektore honek ebatzi du Maider Vidal Postigo Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN zkia.: ***5217**. Kodea: AGC8L1-D00221-12. Jakintza arloa: Kimika Analitikoa. Saila: Kimika Aplikatua. Ikastegia: Kimika Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: hirueleduna (euskara/gaztelera/ingelesa). Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Esperimentazioa Kimika Analitikoan», «Kimiometria Aplikatua» eta «Kimika Analitikoa II».

Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.

Leioa, 2021eko apirilaren 23a.

Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

FEDERICO RECART BARAÑANO.


Azterketa dokumentala