Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

88. zk., 2021eko maiatzaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

GEROA WALDORF ESKOLA KOOP. ELK.
2602

IRAGARKIA, «Geroa Waldorf Eskola Koop. Elk.» sozietate xurgatzailearen eta «Hilo Aureo, S.L.U.» sozietate xurgatuaren arteko bat-egiteari buruzkoa.

Merkataritza-sozietateen egitura-aldaketei buruzko apirilaren 3ko 3/2009 Legeak, 51. artikuluan, eta Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legeak, 83.6 artikuluan, xedatutakoa betez, argitara ematen da «Geroa Waldorf Eskola Koop. Elk.» (sozietate xurgatzailea) eta «Hilo Aureo, S.L.U.» (sozietate xurgatua) sozietateen administrazio-organoek 2021eko martxoaren 18an sinatu zuten bat-egitearen proiektu komuna. Proiektu hori, hain zuzen, Arabako Merkataritza Erregistroan 2021eko apirilaren 16an eta Euskadiko Kooperatiben Erregistroan 2021eko martxoaren 26an gordailututa geratu da, eta sozietate xurgatzaileari sozietate xurgatuaren ondare soziala eskualdatzea ekarriko du, oinordetza unibertsal gisa. Sozietate xurgatzaileak sozietate xurgatuaren eskubide eta betebehar guztiak subrogatuko ditu, izaera orokorrarekin eta erreserbarik eta mugarik gabe; sozietate xurgatua desegite bidez azkenduko da, likidatu gabe.

Merkataritza-sozietateen egitura-aldaketei buruzko Legearen 49. artikuluan ezarritako prozedura betez egingo da bat-egitea; izan ere, partaidetza osoa duen sozietate baten xurgapena da (desegokia), eta sozietate xurgatzailea da sozietate xurgatuaren bazkide bakarra. Hala ere, bat-egiteko erabakia onartu du xurgatutako sozietatearen bazkide bakarrak, bere eskumenak baliatuz. Merkataritza-sozietateen egitura-aldaketei buruzko Legearen 51. artikuluak eta Euskadiko Kooperatiben 11/2019 Legearen 83.2 artikuluak ezarritakoaren arabera, jasota geratzen da sozietate xurgatzailearen bazkideek eta bat-egitean parte hartzen duten sozietateen hartzekodunek dokumentazioa aztertzeko eskubidea dutela, sozietate bakoitzaren egoitzan, eta dokumentazioa eskuratzeko edo haiei doan bidaltzeko eskubidea dutela; hemen zehazten dira zein den dokumentazio hori: Merkataritza-sozietateen egitura-aldaketei buruzko Legearen 39.1 artikuluaren eta Euskadiko Kooperatiben 11/2019 Legearen 82. artikuluaren 1. eta 4. zenbakietan eta 2., 3. eta 5. zenbakietan. Halaber, jasota geratzen da bat egiten duten sozietateen hartzekodunek bat-egitearen aurka egiteko eskubidea dutela, 3/2009 Legearen 44. artikuluan eta Euskadiko Kooperatiben Legearen 85. artikuluan ezarritakoa betez, bat egiteko azken iragarkia argitaratzen denetik hilabeteko epean. Azkenik, Euskadiko Kooperatiben Legearen 84. artikuluan ezarritakoa betez, jasota geratzen da sozietate xurgatzaileko bazkide kooperatibistek banantze-eskubidea dutela, baldin eta horren aurka bozkatu badute, edo, batzarrera joan ez arren, Kontseilu Errektoreari desadostasuna idatziz adierazi badiote, bat-egitearen erabakiaren azken iragarkitik berrogei eguneko epean.

Trokoniz (Iruraiz Gauna), 2021eko apirilaren 17a.

Kontseilu Errektoreko idazkaria,

AINIZE BALENCIAGA ECHEVERRIA.

Kontseilu Errektoreko presidentea,

AITOR VILLARREAL FERNANDEZ DE RETANA.


Azterketa dokumentala