Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

88. zk., 2021eko maiatzaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2601

EDIKTUA, 2021eko apirilaren 20koa, Familia eta Haurren zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira agerraldi-izapidea betetzeko zenbait errekerimendu, Izatezko Bikoteen Erregistroko espedienteei dagozkienak.

Ezinezkoa izan da agerraldi-izapidea betetzeko errekerimendua berariaz jakinaraztea iragarki honen amaieran ageri diren lagunei, zenbait arrazoirengatik; agertzeko data eta dagokion eskabidea ere adierazten dira beherago.

Hori dela eta, argitara ematen da iragarki hau, interesdunek horren berri izan dezaten eta behar diren ondorioak izan ditzan, hala xedatzen baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta aplikatzekoak diren gainerako xedapen bateragarrietan.

Hortaz, iragarki honen bidez, interesdunei jakinarazten zaie agertu beharra daukatela Izatezko Bikoteen Erregistroaren Gipuzkoako Lurralde Historikoko unitate-administrazioan (Intxaurrondo 70 – 20015 Donostia / San Sebastián; tel.: 943 02 26 49 – helbide elektronikoa: parejas-gipuzkoa@euskadi.eus). Horretarako, 10 eguneko epea izango dute, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Horrekin batera, interesdunei jakinarazten zaie ezen, epe horretan agertzen ez badira, eskaeran atzera egin dutela ulertuko dela eta, ondorioz, eskaera artxibatuko dela.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat jakinarazpenaren balioa izango du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia / San Sebastián, 2021eko apirilaren 20a.

Familia eta Haurren zuzendaria,

MIREN IRUNE MUGURUZA MENDARTE.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala