Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

88. zk., 2021eko maiatzaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
2590

EBAZPENA, 2021eko apirilaren 22koa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariarena, zeinaren bidez izendatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzeko inguruneak sustatzeko eta garatzeko laguntzen esleipenerako Balorazio Batzordea osatuko duten pertsonak (2021eko Itxaspen programa).

Ikusi da Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko otsailaren 10eko Agindua (2021eko otsailaren 22ko EHAA, 38. zk.), zeinaren bitartez otsailaren 21eko 22/2012 Dekretuaren II. eta III. kapituluetan aurreikusitako 2021erako laguntzen deialdia egiten baita, Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzeko eremuak garatzeko eta bultzatzeko.

Aurkezten diren eskabideak aztertzeko eta ebaluatzeko Balorazio Batzorde bat eratzea aurreikusten du lehen aipatutako dekretuaren 9. artikuluak, eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako Sailburuordetzaren mendeko Zuzendaritzetako teknikarien artean hautatuko dira batzordea osatuko duten hiru pertsonak; batzordekideak izango dira, eta hitzez eta botoz hartuko dute parte.

Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio Batzordea osatuko duten pertsonak izendatzea eta bere osaera jakinaraztea:

Batzordeburua: Azucena Salazar Bayona.

Batzordekideak:

– Ion Pagaldai Barruetabeña, idazkaria ere izango dena.

– Angeles Diez Diez.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 24. artikuluan aurreikusitako ondorioak izan ditzan eta jende guztia jakinaren gainean egon dadin.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko apirilaren 22a.

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria,

JONE MIREN FERNÁNDEZ LANDA.


Azterketa dokumentala