Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

88. zk., 2021eko maiatzaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
2588

18/2021 DEKRETUA, apirilaren 21ekoa, lehendakariarena, Lan Harremanen Kontseiluko kideak berritzeko dena.

Lan Harremanen Kontseiluari buruzko otsailaren 23ko 4/2012 Legearen 5. artikuluak ezarritakoaren arabera, lehendakariaren eskumena da sindikatuen erakunde eta konfederazioek eta enpresen konfederazioek kontseilu horretan dituzten kideak izendatzea, erakunde horiek beren ordezkariak aukeratu ondoren; bestalde, lege horren 6. artikuluaren arabera, kontseiluko kideen agintaldia bi urterako izango da, baina, hala ere, berriro ere aukeratu ahal izango dira.

Agintaldia bi urtekoa izan arren, otsailaren 23ko 4/2012 Legearen 6.2 artikuluak aukera ematen die sindikatuen erakunde eta konfederazioei eta enpresen konfederazioei aukeratu dituzten kide titular edo ordezkoak aldatzeko.

Aipatutako lege-gaikuntzarekin bat etorriz, Unión General de Trabajadores de Euskadi (UGT) sindikatuak lehendakariaren martxoaren 29ko 11/2019 Dekretuaren bidez izendatutako bi pertsona aldatu ditu, eta bere ordezkoak izendatzea erabaki du.

Horren ondorioz, hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Tomás Rodero Briongos jauna Lan Harremanen Kontseiluko kide titular izendatzea, Unión General de Trabajadores de Euskadi (UGT) erakunde sindikalak aukeratu ondoren, Maribel Ballesteros Martínez andrearen ordez.

2. artikulua.– Gorka Sánchez García jauna Lan Harremanen Kontseiluko ordezko kide izendatzea, Unión General de Trabajadores de Euskadi (UGT) erakunde sindikalak aukeratu ondoren, Esperanza morales Quicios andrearen ordez.

3. artikulua.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan izango ditu ondorioak dekretu honek.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko apirilaren 21ean.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Azterketa dokumentala