Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

88. zk., 2021eko maiatzaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ARABAKO FORU ALDUNDIA
2587

IRAGARKIA, Laneko Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuko buruaren lanpostua lehiaketa espezifikoko sistemaren bidez betetzeko deialdiari buruzkoa.

2021eko apirilaren 21eko Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean (43. zenbakia) argitaratu da Laneko Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuko buruaren lanpostua lehiaketa espezifikoko sistemaren bidez betetzeko deialdiari buruzkoa.

Interesdunek Bigarren Diputatu Nagusiorde eta Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapeneko eta Foru Administrazioko foru diputatuari bidali beharko dizkiote eskabideak, eta Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko dituzte, edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako bideetako bat erabiliz, hamabost egun balioduneko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko apirilaren 14a.

Giza Baliabideen Zerbitzuko burua,

LOURDES MARTÍNEZ DE LAGOS MANZANA.


Azterketa dokumentala