Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

88. zk., 2021eko maiatzaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2580

73/2021 EBAZPENA, apirilaren 19koa, Santa Marina Ospitaleko zuzendari-gerentearena, horren bidez Judith Jiménez Calvo andrea Sukaldeko Buru kargutik kendu egin da, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Santa Marina Ospitalean.

124/2019 Ebazpenaren bidez, Judith Jiménez Calvo andrea Sukaldeko buru izendatu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Santa Marina Ospitalean.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Nagusi honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Judith Jiménez Calvo andrea sukaldeko buru kargutik kentzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Santa Marina Ospitalean; eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2021eko apirilaren 19an izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Interesdunari eta Barrualde-Galdakaoko ESIari ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2021eko apirilaren 19a.

Santa Marina Ospitaleko zuzendari-gerentea,

ICIAR MARIA LARREA ARECHAVALETA.


Azterketa dokumentala