Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

82. zk., 2021eko apirilaren 29a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
2425

AGINDUA, 2021eko martxoaren 26koa, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuarena, zeinaren bidez Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko Kontseilu Nagusiko kideak berritzen baitira.

Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea sortzeko abenduaren 21eko 7/1993 Legeak –ekainaren 27ko 10/1997 Legearen bidez aldatua– Kontseilu Nagusia arautzen du 6. artikuluan, gizarte-eragileek parte hartzeko organo gisa. Kontseilu hori honako hauek osatuko dute: presidenteak; presidenteordeak; sindikatu-antolakunde eta -konfederazioen bost ordezkarik; enpresaburuen ordezkaritza instituzionala duten Euskal Autonomia Erkidegoko enpresaburuen elkarteetako hiru ordezkarik; Euskadiko Kooperatiben Konfederazioko ordezkari batek; Eusko Jaurlaritzako ordezkari batek –udalak eta foru-aldundiak entzun ondoren izendatua–; gai horretan duten eskumena kontuan izanik, Osasun Saileko bi ordezkarik –horietako batek presidenteorde gisa jardungo du–, eta Lan eta Gizarte Segurantza Saileko hiru ordezkarik (gaur egun, Lan eta Enplegu Saila). Halaber, artikulu horretan ezartzen denez, zuzendari nagusia Kontseilu Nagusiaren bileretan izango da, eta hitza izango du, baina botorik ez.

Horrez gain, aipatutako artikuluan ezartzen denez, Kontseilu Nagusiko bokalak Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren aginduz (aurrerantzean, Lan eta Enplegu Saila) izendatu eta kenduko dira, ukitutako antolakundeek eta administrazioek hala proposatuta.

Lan eta Justiziako sailburuaren 2019ko azaroaren 12ko Aginduaren bidez, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko Kontseilu Nagusiko kideak eguneratu ziren. Izan ere, horixe zen aginduaren xedea; alegia, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko Kontseilu Nagusiko kideak eguneratzea.

Kontseilu Nagusian parte hartzen duten Eusko Jaurlaritzako sailetako goi-kargudun batzuk aldatu direnez eta UGT zentral sindikalak komunikazio bat bidali duenez ordezkarietako bat aldatzea proposatzeko, beharrezkoa da kide berriak izendatzea eta zerrenda argitara ematea, Kontseilu Nagusiaren funtzionamendu normala ahalbidetzeko, zeren eta berebiziko garrantzia baitu horrek organismo autonomoaren jarduera garatzeko.

Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea sortzeko abenduaren 21eko 7/1993 Legearen 6.7 artikuluan eta Erakunde horren Egitura eta Funtzionamenduaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 30eko 191/2002 Dekretuaren 6.4 artikuluan agindutakoa kontuan hartuz, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko Kontseilu Nagusiko kideak izendatzea eta horien zerrenda argitaratzea. Hauek izango dira organo horretako kideak:

Presidentea:

Titularra: Elena Pérez Barredo andrea, Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordea.

Ordezkoa: Ángel Lapuente Montoro jauna, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria.

Presidenteordea:

Titularra: José Luis Quintas Díez jauna, Osasuneko sailburuordea.

Ordezkoa: Itziar Larizgoitia Jauregui andrea, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendaria.

Bokalak:

– Lan eta Enplegu Saila ordezkatuz:

Titularra: Ángel Lapuente Montoro jauna, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria.

Ordezkoa: Verónica Fernández Fernández andrea, Bizkaiko Laneko eta Gizarte Segurantzako lurralde-ordezkaria.

Titularra: Jokin Diaz Arsuaga jauna, Gizarte Ekonomiaren zuzendaria.

Ordezkoa: Jesús Alfredo Ispizua Zuazua jauna, Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzako Aholkularitza Juridikoaren arduraduna.

Titularra: Iciar Gonzalez Carrasco andrea, EAEko Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzako zuzendariordea.

Ordezkoa: Jose Antonio Carnero Fernandez jauna, Bizkaiko Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzako burua.

– Osasun Saila ordezkatuz:

Titularra: Joseba Bidaurrazaga Van-Dierdonck jauna, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariordea.

Ordezkoa: Francisco Borja Cirarda Larrea jauna, Osasunaren Sustapenaren arduraduna.

– Eusko Jaurlaritzak izendatuta, udalei eta foru-aldundiei entzun ondoren:

Titularra: Jon Agirre Huerga jauna, Lan Harremanen zuzendaria.

Ordezkoa: Inés Álvarez Vázquez andrea, Lan Harremanen Zuzendaritzako Prebentzio Zerbitzuaren arduraduna.

– Konfekoop-Euskadiko Kooperatiben Konfederazioaren aldetik:

Titularra: Iñaki Nubla Otaola jauna.

Ordezkoa: Sergio Achicallende Dondiz jauna.

– Confebask-Euskal Enpresarien Konfederakuntzaren aldetik:

Titularra: Virginia Múgica Conde andrea.

Ordezkoa: Gonzalo Salcedo Bilbao jauna.

Titularra: Montserrat Ruiz Mitjans andrea.

Ordezkoa: Nerea Zamácola Gárate andrea.

Titularra: Fernando Raposo Bande jauna.

Ordezkoa: Amaia López Iriondo andrea.

– Langileen aldetik:

● ELA zentral sindikala ordezkatuz:

Titularra: Pello Igeregi Santamaría jauna.

Ordezkoa: Andoni Larralde Etxarte jauna.

Titularra: Leire Heredia Bilbao andrea.

Ordezkoa: Izaro Mujica Badiola andrea.

● CCOO zentral sindikala ordezkatuz:

Titularra: Alfonso Ríos Velada jauna.

Ordezkoa: Luis Mouliaá Mayor jauna.

● LAB zentral sindikala ordezkatuz:

Titularra: María Lourdes Eraso Iturrioz andrea.

Ordezkoa: Ibon Zubiela Martin jauna.

● UGT zentral sindikala ordezkatuz:

Titularra: Juan Carlos Cárdenas Bonelli jauna.

Ordezkoa: Amaia Calleja Irazu andrea.

Lourdes Iscar Reina andreak, zeina Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen zuzendari nagusia baita, hitza izango du Kontseilu Nagusiaren bileretan, baina botorik ez.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuari, hilabeteko epean; edo, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honek ondorioak izango ditu sinatzen den egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 26a.

Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.


Azterketa dokumentala