Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

79. zk., 2021eko apirilaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
2362

IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Talleres Arostegui SLk portuetako jabari publikoko partzela bat okupatzeko eskaera egin duela Orioko (Gipuzkoa) portuan itsasontziak konpontzeko ontzitegi gisa ustiatzeko.

Erreferentzia: 971/2020/OC

Talleres Arostegui SLk portuetako jabari publikoko partzela bat okupatzeko eskaera egin du, Orioko (Gipuzkoa) portuan itsasontziak konpontzeko ontzitegi gisa ustiatzeko.

Portuen eta Itsas Garraioaren ekainaren 28ko 2/2018 Legearen 41.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz, horren berri ematen da pertsona edo entitate interesdunek egoki ikusten dituzten alegazio edo oharrak aurkez ditzaten, modu presentzialean, Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzaren bulegoetan (Elkano kalea, 3 behea, 48011 Bilbao), Zuzenean zerbitzuaren bulegoetan, edo Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako lekuetan. Halaber, bide telematikoz aurkez daitezke, euskadi.eus egoitza elektronikoan.

Horretarako, hilabeteko epea izango dute, iragarki hau Euskal Herriko Agintzaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Epe horretan, aukera izango dute eskatzaileak aurkeztutako espedientea, proiektua eta gainerako dokumentazioa aztertzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 26a.

Portu eta Itsas Gaietako zuzendaria,

AITOR ETXEBARRIA ATUTXA.


Azterketa dokumentala