Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

78. zk., 2021eko apirilaren 22a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
2329

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 779/2020 prozedura laburtuko interesdunak.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegira bidaltzea prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

779/2020 prozedura laburtua, izangai batek hasitakoa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2020ko urriaren 7ko Ebazpenaren aurkako. Ebazpen horrek ezetsi zuen 2018ko abenduaren 3ko Ebazpenaren bidez egindako deialdian errekurtsogilea Ertzaintzaren agenteen kategorian sartzeko hautaketa-prozeduratik kanpo uztearen aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoa.

Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozedurako interesdunak epatzen dira, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko.

Arkauti, 2021eko apirilaren 12a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

ANDRÉS ZEARRETA OTAZUA.


Azterketa dokumentala