Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

78. zk., 2021eko apirilaren 22a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
2325

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegian bideratzen ari den 22/2021 prozedura laburtuko interesdunak.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegira bidaltzea prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

22/2021 prozedura laburtua, izangai batek hasitakoa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiaren 2020ko uztailaren 28ko eta 2020ko azaroaren 2ko ebazpenen aurka. Lehenengo ebazpenak 2018ko abenduaren 3ko Ebazpenaren deialdiko Ertzaintzako agenteen kategorian sartzeko hautaketa-prozeduratik kanpo utzi zuen errekurtsogilea. Bigarren ebazpenak hautaketa-prozeduratik kanpo uztearen aurka jarritako berraztertze-errekurtsoa ezetsi zuen.

Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 3 zenbakiko Epaitegian bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko.

Arkauti, 2021eko martxoaren 22a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

ANDRÉS ZEARRETA OTAZUA.


Azterketa dokumentala