Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

78. zk., 2021eko apirilaren 22a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
2323

IRAGARKIA, ibilgailuak dauden lekutik eramateko errekerimenduak jakinarazten dituena.

Errekerimendu horiek aurrez aurre jakinarazteko ahalegina egin arren lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Errekerimendu honekin batera, ohartarazpen hauek ere egiten dira:

Lehenengoa.– Zerrendatzen diren ibilgailuak ibilgetu edo bide publikotik kendu zirenetik bi hilabete baino gehiago igaro direnez eta tarte horretan alegaziorik aurkeztu ez denez, ibilgailuak dauden lekutik eraman behar dituzue hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, hala ezartzen duelako Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 106. artikuluaren 1. apartatuko a) letrak eta apartatu horren azken tartekiak (legearen testu bategina urriaren 30eko 6/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen).

Bigarrena.– Jakinarazten dizuegu Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 105.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta ibilgailua eraman aurretik, ibilgailua kentzeagatik eta beste leku batean gordetzeagatik sortutako gastuak ordaintzeko eska dakizuekeela.

Hirugarrena.– Adierazitako epean ibilgailuak eraman ezean, ibilgailuen tratamendurako zentro baimendu batera eramango dira, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 106.1 artikuluaren azken tartekian xedatutakoaren arabera.

Hori guztia argitara ematen da eranskinean aipatzen diren interesdunek jakin dezaten, eta haientzat jakinarazpenaren balioa izango du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Boletin Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2021eko martxoaren 11.

Bizkaiko Trafikoko Lurralde Bulegoko arduraduna,

CARMEN SOLOZABAL GUISASOLA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala