Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

78. zk., 2021eko apirilaren 22a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GIPUZKOAKO PROBINTZIA AUZITEGIA
2318

EDIKTUA, apelazioan bideratutako 21076/2019 prozeduraren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala – Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko Bigarren Atala.

Errekurtsoa: 21076/2019 Prozedura arrunteko apelazio-errekurtsoa; 2000ko PZL.

Errekurtsogilea: Banco Santander, S.A.

Abokatua: Carlos Aranguren Echevarria.

Prokuradorea: Iñigo Navajas Saiz.

Errekurritua: Ilargi Leturia Ugarte,Miren Jaione Ugarte Murua.

Gaia: kontratuaren ebazpena, zenbatekoa erreklamatzea eta oinarrizko eskubideen defentsa.

Aipatutako errekurtsoan epaia eman zen 2021-01-22an. Honako hau dio ebazpen horren epaitzak:

«EPAITZA

Osorik baiestea Banco Santander, S.A.ren ordezkariak aurkeztu duen apelazio-errekurtsoa Donostiako Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegiak 424/2017 autoetan 2019ko otsailaren 26an eman zuen epaiaren aurka; epai hori errebokatzen da baina soilik «Muga Gabe S. XXI»k eta Banco de Santander, S.A.k Ilargi Leturia Ugarte andreari ordaindu beharreko zenbatekoari dagokionez, legezko interesa sortuko baitu hark ordainketak egiten dituen egunetik aurrera. Demandaren ondoriozko kostuak ez zaizkio inori ezarriko. Aurkaratutako epaiaren gainerako erabakiek ez dute aldaketarik izango.

Gora jotze honetan sortutako kostuak ez zaizkio inori ezartzen.

Itzul bekio eratutako gordailua Banco Santander, S.A.ri, eta jatorrizko epaitegiko Justizia Administrazioaren letraduak itzulketa-agindua emango du.

Ebazpen honen aurka, kasazio-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da sala honetan, hogei eguneko epean, PZLren 477. artikuluan jasotako kasuetan. Aurkeztu ahal izango da, orobat, arau-hauste prozesalarengatiko ezohiko errekurtsoa, PZLren 469. artikuluan jasotako kasuetan, eta, gainera, kasazio-errekurtsoa aurkeztu gabe aurkeztu ahal izango da, PZLren 477.2 artikuluaren 1. eta 2. puntuetan aipatutako ebazpenen aurka, kasazioan errekurritu baitaitezke.

Errekurtsoak aurkezteko, beharrezkoa izango da 50 euro uztea gordailuan, baldin eta kasazio-errekurtsoa bada, eta 50 euro, arau-hauste prozesalarengatiko aparteko errekurtsoa bada. Baldintza horiek bete ezean, ez dira izapideak egingo. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Hau da kontuaren zenbakia: 1858/0000-12-1076/19. Errekurtso biak baliatuz gero, bi ezarpen-eragiketa ezberdin egin beharko ditu errekurtsogileak, eta sarrera-ordainagirian, kontzeptuaren lekuan, «Errekurtsoa» dela adierazi eta 06 kodea ipini beharko du kasazio-errekurtsorako, eta 04 kodea, berriz, arau-hauste prozesalarengatiko aparteko errekurtsorako. Errekurtsoak jartzerakoan, zenbateko hori zainpean utzi dela egiaztatu beharko da (BJLOren 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. apartatuan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatzen dugu. Sinatuta: Yolanda Domeño Nieto andrea, Felipe Peñalba jauna eta Beatriz Hilinger Cuellar andrea.– Izenpetuta.–»

Muga Gabe Siglo XXI, S.L., Alicatados Alfaro, S.L. demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da (Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko -PZLko- 497.2 art.).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako bulego judizialean dago, interesdunaren eskura.

Donostia, 2021eko martxoaren 29a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala