Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

78. zk., 2021eko apirilaren 22a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2316

EBAZPENA, 2021eko martxoaren 25ekoa, Justiziako sailburuordearena, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2020ko azaroaren 4ko Aginduaren bidez deitutako dirulaguntzen esleipena ebatzi eta argitaratzeko dena. Agindu horren bidez, Karrera Judizialera, Fiskalera eta Justizia Administrazioko Letraduen Kidegora sartzeko prestaketa-laguntzetarako deialdia egin eta arautzen da 2021eko ekitaldirako.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2020ko azaroaren 4ko Aginduan ezarritakoarekin bat etorriz (agindu horren bidez Karrera Judizialera, Fiskalera eta Justizia Administrazioko Letraduen Kidegora sartzeko prestaketa-laguntzetarako 2021eko deialdia egin eta arautzen dira; azaroaren 23ko EHAA, 233. zk), eta agindu horretan bertan izendatutako kideek osatutako hautaketa-batzordeak 2021eko otsailaren 25eko bileran egin zuen proposamena kontuan hartuta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 1.– Honako hauek onuradun hautatzea, Karrera Judizialera, Fiskalera eta Justizia Administrazioko Letraduen Kidegora sartzeko prestaketa-laguntzen 2021eko deialdian:

(Ikus .PDF)

2.– Eskatzaile hauek kanpoan uztea, deialdia egin zuen aginduan eskatutako dokumentazioa ez aurkezteagatik edo deialdia egin zuen aginduan eskatutako baldintzaren bat ez betetzeagatik:

(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 25a.

Justiziako sailburuordea,

ANA AGUIRRE ZURUTUZA.


Azterketa dokumentala