Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

78. zk., 2021eko apirilaren 22a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2314

EBAZPENA, 2021eko martxoaren 29koa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, Hezkuntzako sailburuaren 2019ko abenduaren 10eko Aginduaren bidez iragarritako laguntzen erakunde onuradunen zerrenda argitaratzeko dena 2020-2022 aldian oinarrizko ikerketako eta/edo ikerketa aplikatuko proiektuak egiteko eta 2020-2021 aldirako Unibertsitatea-Enpresa ekintzetarako aurreikusitako funtsen kargura ikerketa eta berrikuntza teknologikorako laguntzen deialdia (2019ko abenduaren 18ko EHAA, 240. zk.).

Deialdi-aginduaren 13. artikuluaren arabera, Hautaketa Batzordeak ebazpen-proposamena aurkeztuko dio Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeari, eta hark esleipenak egingo ditu ebazpen baten bidez; ebazpen hori Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratuko da, hargatik eragotzi gabe gerora EHAAn laguntzen erakunde onuradunak eta eman zaizkien diru-kopuruak zein izan diren argitara ematea, publikotasun-ondorioetarako.

2020ko urriaren 20an ebatzi zen deialdia, eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu zen ebazpena; beraz, argitara eman behar da zein izan diren laguntzen erakunde onuradunak eta zein emandako diru-kopuruak, publikotasun-ondorioetarako. Horregatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Hezkuntzako sailburuaren 2019ko abenduaren 10eko Aginduaren babesean oinarrizko ikerketako eta/edo ikerketa aplikatuko proiektuak egiteko emandako laguntzen erakunde onuradunen zerrenda eta diru-kopuruak argitaratzea (agindu horren bidez, 2020-2022 aldian oinarrizko ikerketako eta/edo ikerketa aplikatuko proiektuak egiteko eta 2020-2021 aldirako Unibertsitatea-Enpresa ekintzetarako aurreikusitako funtsen kargura ikerketa eta berrikuntza teknologikorako laguntzen deialdia egin zen; 2019ko abenduaren 18ko EHAA, 240. zk.). Ebazpen honen 1. eranskinean ageri dira erakunde onuradunen zerrenda eta emandako diru-kopuruak.

2. artikulua.– Hezkuntzako sailburuaren 2019ko abenduaren 10eko Aginduaren babesean ezagutza unibertsitatetik enpresetara eramatea helburu duten ikerketa-proiektuak egiteko emandako laguntzen erakunde onuradunen zerrenda eta diru-kopuruak argitaratzea (agindu horren bidez, 2020-2022 aldian oinarrizko ikerketako eta/edo ikerketa aplikatuko proiektuak egiteko eta 2020-2021 aldirako Unibertsitatea-Enpresa ekintzetarako aurreikusitako funtsen kargura ikerketa eta berrikuntza teknologikorako laguntzen deialdia egin zen; 2019ko abenduaren 18ko EHAA, 240. zk.). Ebazpen honen 2. eranskinean ageri dira erakunde onuradunen zerrenda eta emandako diru-kopuruak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 29a.

Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,

ADOLFO MORAIS EZQUERRO.

(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala