Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

77. zk., 2021eko apirilaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
2301

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko administrazioarekiko auzien 2 zenbakiko epaitegian izapidetzen ari den 6/2021 prozedura laburtuan interesdun direnak.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak erabaki du Vitoria-Gasteizko administrazioarekiko auzien 2 zenbakiko epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

Ertzaintzako karrerako funtzionario batek 6/2021 prozedura laburtua jarri zuen Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak emandako 2020ko azaroaren 3ko ebazpenaren aurka, zeinaren bidez egin baitzen Ertzaintzaren Betearazpen Eskalako komisario kategorian sartzeko hautaketa-prozeduraren deialdia.

Espediente-zenbakia: AAP 88/2021-IX.

Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesdun diren pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko administrazioarekiko auzien 2. zenbakiko epaitegian agertu ahal izateko, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko.

Arkauti, 2021eko martxoaren 18a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

ANDRÉS ZEARRETA OTAZUA.


Azterketa dokumentala