Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

77. zk., 2021eko apirilaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
2299

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Bilboko Administraziorekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 4/2021 prozedura laburtuko interesdunak.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak erabaki zuen Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegira bidaltzea prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

4/2021 prozedura laburtua, Ertzaintzako funtzionario batek aurkeztua Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2020ko azaroaren 10eko Ebazpenaren aurka; izan ere, ebazpen horrek ezetsi egin zuen 2020ko irailaren 22ko Ebazpenaren aurka jarritako berraztertze-errekurtsoa (azken ebazpen horren bidez, ez zen onartu Brigada Mugikorraren hurrengo espezializazio-ikastaroko atxikipen-eskaera).

Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegian ager daitezen, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko.

Arkauti, 2021eko martxoaren 10a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

ANDRÉS ZEARRETA OTAZUA.


Azterketa dokumentala