Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

77. zk., 2021eko apirilaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2286

392/2021 EBAZPENA, martxoaren 24koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez María Isabel Romo Soler andrea izendatzen den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Kalitateko zuzendariorde.

Osakidetzako Kalitateko zuzendariorde lanpostua betetzeko deialdia 2021eko martxoaren 3ko EHAAn argitaratu zen (45. zk.), Zuzendaritza Nagusi honek otsailaren 12an emandako 224/2021 Ebazpenaren bitartez.

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, bai eta bere baldintza profesionalak baloratu ere.Aurkeztutako agiriak ikusita, Balorazio Batzordeak María Isabel Romo Soler andrea deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia dela ikusi du.

Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek,

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– María Isabel Romo Soler andrea izendatzea Osakidetzako Kalitateko zuzendariorde.

Bigarrena.– Izendapen honek 2021eko martxoaren 25etik aurrera izango ditu ekonomia- eta administrazio-ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 24a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala