Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

76. zk., 2021eko apirilaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA SAILA
2272

IRAGARKIA, zeinaren bidez interesdunak epatzen baitira Vitoria-Gasteizeko Administrazioarekiko Auzien 1. epaitegian bideratutako 46/2021 prozedura laburtuan.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendariak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegira bidaltzea prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

46/2021 prozedura laburtua, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2020ko azaroaren 25eko Ebazpenaren aurka aurkeztua. Ebazpen horren bidez, ezetsi egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetan ordezkapenak egiteko hautagaien behin betiko zerrenda argitaratzen duen 2020-07-30eko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa.

Hori dela eta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, aipatutako prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita bederatzi eguneko epean Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian ager daitezen eta aipatutako prozeduran pertsonatu daitezen.

Ematen den epaiak uki ditzakeen pertsonak eta, horregatik, aipatu prozeduran interesduntzat hartzen direnak eranskineko zerrendetan ageri dira.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 22a.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,

MIREN IGONE MARTINEZ DE LUNA UNANUE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala