Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

76. zk., 2021eko apirilaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
2270

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira Giza Baliabideen zuzendariaren zenbait ebazpen, hain zuzen ere eranskinean ageri diren funtzionarioei zenbatekoak erreklamatzeko eta itzultzea agintzeko prozedurei amaiera ematen dietenak.

Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpena balioa izango du. Gainera, ohartarazpen hauek kontuan izan behar dituzte:

1.– Espedientea eta ebazpen horien testu osoa eskuragarri dituzte Giza Baliabideen Zuzendaritzan, hau da, Erandion dauden administrazio-zerbitzuetan (Larrauri Mendotxe bidea 18, 48950 Bizkaia), Ertzaintzako Langileen Kudeaketa eta Administrazio Arloan, alegia.

2.– Ebazpen horiek ez diote amaiera ematen administrazio-bideari, eta, horien aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari, hilabeteko epean, iragarki hau BOEn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera.

3.– Zor diren zenbatekoak hilabeteko epean ordaindu beharko dira, iragarki hau BOEn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, ebazpenean bertan azaldutako modua eta baliabideak erabiliz.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko apirilaren 9a.

Giza Baliabideen zuzendaria,

IZASKUN URIEN AZPITARTE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala