Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

76. zk., 2021eko apirilaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

LAUDIOKO UDALA
2252

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita 2020ko lan-eskaintza publikoari dagozkion administrazio orokorreko 5 teknikari-lanpostu hautatzeko prozesuaren deialdiaren oinarri orokorrak eta oinarri espezifikoak onartu direla, eta hautaketa-prozesuaren deialdia egin dela.

2020ko abuztuaren 10eko Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean, 89. zenbakian, oinarri orokorrak argitaratu ziren, eta 2021eko apirilaren 9koan, 38. zenbakian, oinarri espezifikoak argitaratu ziren, denak ere deialdi honi dagozkionak: Administrazio Orokorreko 5 teknikari plaza hautatzeko prozesua (Administrazio Orokorreko eskalakoak; Azpieskala Teknikoa; A1 Taldea); horietatik 3 plazak derrigorrezko 4. hizkuntza-eskakizuna dute, eta 2 plazak derrigorrezko 3. hizkuntza-eskakizuna dute. Plaza guztiak 2020ko Lan Eskaintza Publikoari dagozkionak.

Deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izango da, deialdia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Plaza horiei buruzko iragarkiak udal honetako ediktu-oholean, udalaren webgunean eta Arabako Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.

Laudio, 2021eko apirilaren 9a.

Alkate-udalburua,

ANDER AÑIBARRO MAESTRE.


Azterketa dokumentala