Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

76. zk., 2021eko apirilaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
2250

EBAZPENA, 2021eko martxoaren 29koa, Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena eta Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez onesten eta argitaratzen baita Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako Betearazpen Eskalako komisariondokoen kategoriako zenbait lanpostu merezimendu-lehiaketa bidez (C210) hornitzeko deialdia, bai eta zerbitzu-eginkizunetan esleitzeko prozedurarena ere (C211).

Ertzaintzaren egitura eta gaur egun indarrean dauden lanpostuen zerrenda ikusita, eta dauden langile-beharrak kontuan hartuta, deialdia egiten da Betearazpen Eskalako komisariondokoen kategoriako zenbait lanpostu hornitzeko. Ertzaintzaren egituran, lanpostu horiek hutsik daude eta aurrekontu-zuzkidura dute. Merezimendu-lehiaketa da lanpostuok hornitzeko sistema.

Oro har, deialdiko komisariondoko-lanpostuak Segurtasuneko sailburuaren 2020ko maiatzaren 13ko Aginduan ezarritako merezimendu-baremoaren arabera adjudikatuko dira. Hala ere, 2. eranskinean zerrendatutako lanpostuak adjudikatzeko, berariazko lehiaketaren sistema erabiliko da, lanpostuen berezitasuna eta esleitutako eginkizunak kontuan hartuta, bai eta atxikita dauden unitateko gainerako lanpostuei aplikatutako hornikuntza-sistema ere; eta aintzat hartuta, halaber, unitate horietan garatzen diren zereginak gainbegiratzeko eta hala badagokio zuzenean eta pertsonalki gauzatzeko ezagutza batzuk behar direla, eta ezagutza horiek desberdinak direla komisariondokoek beren prestakuntza arautuaren bidez edo jardun profesionalean hartutako esperientziaren bidez orokorrean hartzen dituztenen aldean.

Gaur-gaurkoz, Ertzaintzaren egitura erabat garatu gabea egonik eta langile askok erretiroa hartua izanik, ez dago behar adina funtzionario lanpostu-zerrendak eskatzen duen kategoriaren baldintza betetzen duenik. Beraz, behin betiko hornidura-prozedura amaitu ondoren, segurtasun publikoko zerbitzuak Ertzaintza erabat operatibo egotea eskatzen duenez, beharrezkoa izango da goragoko kategoriako funtzioak esleitzea, kategoriaren baldintza bete gabe, eskatzen denaren azpiko kategoriakoak diren zenbait langileri, berdintasun-, merezimendu- eta gaitasun-printzipioen arabera eta prozedura publiko baten bidez, aintzat harturik Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzko uztailaren 22ko 1/2020 Legegintzako Dekretuaren 105. artikuluaren 1. eta 5. apartatuak eta Euskal Autonomia Erkidegoko polizia-kidegoetako funtzionarioen lanpostuak hornitzeko erregelamenduaren 25. eta 26. artikuluak.

Zerbitzu publikoaz arduratzeko, legez aurreikusitako sistemaren bidez lanpostuak ahalik eta azkarren hornitu behar direnez, eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 3. artikuluan aurreikusitako lankidetza- eta eraginkortasun-printzipioak kontuan hartuta, komenigarria da hautaketa-prozeduretarako deialdia aldi berean egitea postuak behin betiko betetzeko eta zerbitzu-eginkizunak esleitzeko, eskatzen den kategoria duen funtzionario nahiko ez dagoelako antolakundean hutsik geratzen diren lanpostuetarako.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari eta Giza Baliabideen zuzendariari Segurtasun Sailaren egitura organiko eta funtzionalari buruzko urtarrilaren 19ko 6/2021 Dekretuak 9.2.b) eta 12.2.b) artikuluetan ematen dizkien eskumenak erabiliz, hurrenez hurren, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzko uztailaren 22ko 1/2020 Legegintzako Dekretuaren 125. artikuluan aurreikusitako mahaiak 2020ko azaroaren 25eko eta abenduaren 15eko eta 23ko bilkuretan negoziatzeko deialdia egin ondoren, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordeta dauden eta merezimendu-lehiaketa bidez hornitzeko diren lanpostuak behin betiko hornitzeko eta ondoren dagozkien zerbitzu-eginkizunak esleitzeko deialdia onestea eta publiko egitea, 1. eranskinean jasotako oinarrien arabera.

Bigarrena.– Deialdi honen xede diren lanpostuak eta zuzkidura-kopurua 2. eranskinean ageri dira, eta hornitzeko prozedura merezimendu-lehiaketa da.

Hirugarrena.– 1.– Prozedura honetan ematen diren egintza eta xedapen guztiak Gurenet atarian argitaratuko dira, hartara eragotzi barik hurrengo apartatuan eta deialdiaren oinarrietan ezarritakoa.

2.– Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen eta Giza Baliabideen zuzendariaren ebazpen baten bidez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian iragarki bat argitaratuko da adierazteko Gurenet atarian zer datatan jarriko den behin betiko atxikipenak eta zerbitzu-eginkizunak erabakitzen dituen ebazpena. Iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean hasiko dira epeak, aurkaratu edo errekurtsoak aurkeztu ahal izateko.

Laugarrena.– 1.– Prozeduraren kudeaketan, hautagaiak zenbaki profesionalaren bidez identifikatuko dira eta datu pertsonalen tratamendua Segurtasun Saileko Giza Baliabideen Zuzendaritzako Langileen Kudeaketa Integratuko fitxategian egingo da. Datu pertsonalak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta haien aurka egiteko eskubideak baliatzeko, idazkia bidali beharko zaio Segurtasun Saileko Giza Baliabideen Zuzendaritzari (fitxategiaren ardura duen administrazio-organoa, haren mendeko administrazio-zerbitzuak, Larrauri Mendotxe bidea 18, 48950 Erandio, Bizkaia).

2.– Prozedura honen ondoriozko datu guztiak aipatutako fitxategian sartuko dira, hautaketa-prozesu honetan aplikatu beharreko araudian aurreikusitakoa behar bezala betetzeko.

Bosgarrena.– Aurreikusi gabeko guztian, aplikatzekoa izango da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea.

Seigarrena.– Ebazpen honek ez du agortzen administrazio-bidea, eta, honen eta oinarrien aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 29a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

MIREN GOITIA GABIOLA.

Giza Baliabideen zuzendaria,

IZASKUN URIEN AZPITARTE.

1. ERANSKINA
OINARRIAK

Lehenengoa.– Lanpostuak behin betiko hornitzeko prozeduran (C210) parte hartzeko baldintzak.

1.– Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute komisariondokoen kategoriako Ertzaintzako karrerako funtzionario guztiek, baldin eta eskainitako lanpostuak betetzeko lanpostu-zerrendan ezarritako baldintza orokorrak eta eskakizunak betetzen badituzte (2. eranskinean daude zehaztuta), eta jardunean, zerbitzu berezietan, seme-alabak edo senideak zaintzeko eszedentzian edo Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Legearen 82. artikuluan aurreikusitako eszedentzian badaude. Lege horren 89.2 artikuluan aurreikusitako moduan jarduneko zerbitzura itzultzen diren funtzionarioek ere parte har dezakete.

2.– Era berean, hauek ere parte har dezakete, eta deialdi honetan aurreikusitako prozeduren bidez jarduneko zerbitzura itzuli: nahitaezko eszedentzian daudenak edo beste administrazio publiko batzuetan zerbitzua ematen ari direnak; Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzko Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 22ko 1/2020 Legegintzako Dekretuaren 84. artikuluan xedatutakoaren arabera birgaituta daudenak, eta sei hilabete baino gehiagorako etenda daudenak; eta borondatezko eszedentzian dauden gainerako guztiak, betiere egoera horietarako ezarritako denbora bete badute.

3.– Lanpostu bati aldi baterako atxikita dauden Ertzaintzako karrerako funtzionarioek parte hartu beharko dute deialdi honetan, eta merezimendu-lehiaketa bidez hornitzekoak diren lanpostu huts guztiak eskatu, baldin eta posible bada lanpostu horiek erreserbatutako kategoriaren arabera. Betebehar hori betetzen ez dutenak lanpostu hutsei atxikiko zaizkie behin betiko, nahitaez, inolako konpentsazio ekonomikorik jasotzeko eskubiderik gabe.

4.– Deialdi honetan ezingo dute parte hartu honako hauek:

a) Eginkizun-etendura irmoko administrazio-egoeran daudenak, egoera horretan dauden bitartean, hutsegite astuna edo oso astuna egiteagatik.

b) Lekualdaketarekin zehatutakoak, Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Kidegoen Diziplina Araubidearen Erregelamenduaren 15. artikuluan ezarritakoaren arabera.

c) Norberaren intereserako borondatezko eszedentzian egonik, indarrean dagoen araudiak eskatzen duen gutxieneko denboran egoera horretan egon ez direnak.

d) Deialdi honen aurreko bi urteetan merezimendu-lehiaketa bidez lortutako destinoaz jabetu direnek izendapen askeko sistemaren bidez bete beharreko lanpostuak bakarrik eska ditzakete.

Muga hori ez zaie aplikatuko deialdi honen aurreko bi urteetan merezimendu-lehiaketa bidez lortutako destinoaz jabetu arren gaur egun aldi baterako atxikita daudenei, non eta atxikipen-mota hori organo eskudunak onartutako lanpostuari uko egitearen ondorioa ez den.

5.– Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzko Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 22ko 1/2020 Legegintzako Dekretuaren 104.2 artikuluan xedatutakoaren arabera lehentasunezko eskubidea aitortua duten Ertzaintzako karrerako funtzionarioek deialdi honetan eta behin bakarrik erabiliko dute eskubide hori, herri berean dauden kategoria bereko lanpostu hutsei dagokienez. Lehiaketako merezimenduen balorazioan lortzen den puntuazioaren arabera ezarriko da lehentasunezko eskubidea baliatzeko hurrenkera.

6.– Eskabideak aurkezteko epea amaitzen den eguna erreferentziatzat hartuta baloratuko dira merezimenduak. Egun hori izango da, halaber, eskatutako baldintzak betetzeko erreferentzia.

7.– Parte hartzeko baldintzak betetzen direla ofizioz egiaztatuko da, eta merezimendu orokorrak ere ofizioz baloratuko dira, Segurtasun Sailak kudeatzen dituen langileen datu-baseetako datuen arabera.

Bigarrena.– Lanpostuak zerbitzu-eginkizunetan hornitzeko prozeduran (C211) parte hartzeko baldintzak.

1.– Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute jarduneko administrazio-egoeran dauden Ertzaintzako karrerako funtzionario guztiek, baldin eta Betearazpen Eskalako komisariondokoen kategoriakoak badira, edo Ertzaintzaren Ikuskapen Eskalako kategorietakoak badira eta eskatzen diren gainerako baldintza orokorrak eta eskainitako lanpostuetarako lanpostu-zerrendan ezarritako baldintzak betetzen badituzte, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzko uztailaren 22ko 1/2020 Legegintzako Dekretuaren 105. artikuluaren 1. apartatuaren arabera.

2.– Hizkuntza-eskakizuna betetzeko derrigortasun-data iraungia duten lanpostuetarako zerbitzu-eginkizunak esleitzeko, ez da eskatuko data hori betetzeko, Ertzaintzan euskararen normalizazio-prozesua arautzen duen dekretua aldatzen duen maiatzaren 22ko 76/2012 Dekretuaren hamargarren artikulua aplikatuz.

Hirugarrena.– Eskabideak aurkezteko epea.

1.– Eskabideak aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

2.– Deialdi honetan parte hartzeko eskabidea eredu normalizatuetan egin beharko da. Hau da, 3. eranskinean onartutako eredua beteko da lanpostuak behin betiko hornitzeko prozeduran parte hartzeko (C210); eta 4. eranskinekoa, zerbitzu-eginkizunak esleitzeko prozeduran parte hartzeko (C211). Eskabidean, eskatzen diren lanpostuak zehaztuko dira, eta, bat baino gehiago eskatzen badira, lehentasun-hurrenkera ere bai.

3.– Eskabideak aurkezteko epea igarotakoan, egindako eskabideak lotesleak izango dira eskatzaileentzat.

Laugarrena.– Lanpostuak behin betiko hornitzeko eta zerbitzu-eginkizunetan esleitzeko prozeduraren balorazioa.

1.– Behin betiko gisa zein zerbitzu-eginkizunetan, merezimendu-lehiaketaren sistemaren bidez bete beharreko lanpostuak esleitzeko prozedura merezimendu orokorrak eta, hala badagokio, berariazkoak baloratzean datza.

2. eranskinean dago adierazita eskaintzen diren lanpostu guztietatik zein beteko diren berariazko merezimendu-lehiaketa sistemaren bidez.

2.– Lehenik eta behin, 2. eranskinean sistema hori ezarria duten lanpostuetako berariazko merezimenduak baloratuko dira.

Onartuek kasuan kasuko gutxieneko puntuazioa lortu beharko dute prozeduran jarraitu ahal izateko.

Berariazko merezimenduak baloratzeko, proba bat edo gehiago egingo dira, eta proba horiek, era berean, ariketa bat baino gehiago izan ditzakete, zeinak nahitaezkoak eta baztertzaileak izango baitira, 5. eranskinaren eta hurrengoen arabera. Izan ere, bertan daude adierazita izangaiek gainditzeko lortu beharreko gehieneko eta gutxieneko puntuazioak, hala badagokio.

Probaren bat egitea aurreikusten bada, gehienez ere 40 puntu emango dira, eta, gainditzeko, gutxienez 20 puntu lortu beharko dira, hargatik eragotzi gabe hurrengo paragrafoan ezarritakoa.

Bigarren proba egitea aurreikusten den lanpostuetarako, gehienez ere, 20 puntu emango dira, eta, gutxienez, 10 puntu lortu beharko dira gainditzeko.

Probak 5. eranskinean eta hurrengoetan agertzen diren edukiei buruzkoak izango dira. Gai-zerrendak lantokietako Giza Baliabideen zentroburuari eska dakizkioke, hautapen-prozeduran parte hartzeko eskabidea egin dutela egiaztatu ondoren. Interesdunek pendrive bat edo antzeko euskarri informatiko bat eraman beharko dute.

Berariazko probak egin behar diren egunean, izangaiak, aldi baterako ezintasuneko egoeran badago, proba horietan parte hartu ahal izango du, baldin eta dagokion osasun-zerbitzu publikoak baimen medikoa ematen badio eta ziurtatzen badu proba horiek egiteak ez duela eraginik edo kalterik izango izangaiaren sendatze-prozesuan.

3.– Bigarrenik, merezimendu orokorrak baloratuko dira. Berariazko lehiaketaren bidez bete beharreko lanpostuetan, probak gainditu dituzten izangaiek bakarrik parte hartu ahal izango dute, kasu bakoitzean ezartzen diren irizpideen arabera.

Merezimendu orokorrak baloratzeko, agindu honetan ezarritako merezimendu-baremoa aplikatuko da: Agindua, 2020ko maiatzaren 13koa, Segurtasuneko sailburuarena (maiatzaren 25eko EHAA, 100. zk.), onartu egiten duena merezimendu-baremo erkide eta bateratua, merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko Ertzaintzaren betearazpen-eskalako komisariondokoaren kategoriako lanpostu hutsak.

Zerbitzu-eginkizunei dagokienez, orobat aplikatuko da Segurtasuneko sailburuaren 2020ko maiatzaren 13ko Agindua (maiatzaren 25eko EHAA, 100. zk.), 3. artikuluaren 3. apartatuari dagokion salbuespen honekin: ofizialen kategorian egindako lana, kategoria horretan karrerako funtzionario izendaturik, 0,15 punturekin baloratuko da hilabete oso bakoitzeko; eta ofizialondokoen kategorian egindako lana, funtzionario izendaturik, 0,10 punturekin baloratuko da hilabete oso bakoitzeko.

4.– Lehiaketaren balorazioan puntuaziorik handiena lortzeak hurrenkeran lehentasuna izateko eskubidea emango die onartuen zerrendaren arabera hala aitortuta duten izangaiei.

Bosgarrena.– Prozedura adjudikatzeko faseak.

1.– Deialdi honen xede diren lanpostuen behin betiko adjudikazioa hurrenez hurreneko eta preklusiozko faseetan egingo da, ordena honetan:

1) Lehenbizi, lanpostuak behin betiko adjudikatuko dira, egindako eskabideen arabera. Lehenengo azpifase batean, bakarrik hartuko dute parte prozesua gainditu eta deialdiko onartuen zerrenda onesten duen ebazpenean lehentasunez adjudikatzeko eskubidea aitortu zaienek. Eta bigarren azpifasean, berriz, prozesua gainditu duten gainerako izangaiek hartuko dute parte.

2) Horren ondoren, adjudikatu gabeko lanpostuak behin betiko eta nahitaezko moduan adjudikatuko zaizkie behin-behineko atxikipenean inolako lanposturik adjudikatu ez zaien Ertzaintzako karrerako funtzionarioei, lanpostuen zerrendan adierazitako hurrenkerari jarraituz, eta adjudikazio horrek ez du sortuko kalte-ordainik jasotzeko eskubiderik inolako kontzeptutan.

3) Hizkuntza-eskakizunaren derrigortasun-data iraungia duten zuzkidurak hizkuntza-eskakizuna egiaztatuta daukaten interesdunei adjudikatuko zaizkie behin betiko moduan.

2.– Azkenik, zerbitzu-eginkizunak esleituko dira, prozeduran onartutakoen eskabideei jarraituz. Horretarako, kategorien arabera ordenatuko dira, goragoko kategoriako langileak beheragoko kategoriaren aurretik egon daitezen. Kategoria beraren barruan, lehenengo, hizkuntza-eskakizuna betetzea hartuko da kontuan, nahitaezkoa bada; hurrena, A taldeko titulazioa izatea, eta, azkenik, lehiaketan puntuazio hoberena izatea.

3.– Fase batean behin betiko adjudikatutako lanpostuak ez dira hurrengo fasean hornituko. Horrela, fase batean lanpostu baten adjudikaziodun direnek ezin izango diote adjudikatutako lanpostuari uko egin, ez eta deialdiko lanpostuak behin betiko adjudikatzeko prozesuan jarraitu ere; beraz, ulertuko da uko egiten dietela, nahitaez, hurrengo fasean berak adjudikaziodun gerta litezkeen lanpostuetarako egindako eskaerei, hargatik eragotzi gabe zerbitzu-eginkizun bat esleitu ahal izatea.

Seigarrena.– Merezimendu-lehiaketako balorazio-batzordeak.

1.– Berariazko merezimendu-lehiaketa baloratzeko, balorazio-batzorde batzuk eratu ahal izango dira. Haien osaera erabakitzeko, aintzat hartuko da Euskal Herriko Polizia Kidegoetako funtzionarioen lanpostuen hornidurari buruzko Erregelamenduan adierazitakoa.

1) Berariazko merezimenduak edo probak baloratzea berariazko merezimendu-lehiaketaren bidez bete beharreko lanpostuen espezifikotasunaren arabera erabakitzen diren balorazio-batzordeei dagokie. Balorazio-batzorde horiei honako hauek dagozkie:

a) Prozeduraren objektibotasunaren ardura duten aldetik, deialdiaren oinarriak betetzen direla bermatuko dute.

b) Berariazko merezimenduak baloratzea, edo, bestela, egiteko hori beren iritziz egokia denari ematea. Horretarako, behar diren behin-behineko erabakiak hartuko dituzte, zeinak Gurenet atarian argitaratuko baitira. Interesdunek erabaki horiek aurkaratu ahal izango dituzte bost (5) egun balioduneko epean, eta batzordeek ebatziko dituzte aurkarapenak.

2) Balorazio Batzorde Orokorrak baloratuko ditu prozedura honetako merezimendu orokorrak, eta eginkizun hauek izango ditu:

a) Prozedura objektiboa dela ziurtatzeko ardura dutenez gero, bermatu behar du deialdiaren oinarriak betetzen direla, eta, gainera, behar diren erabakiak hartu behar ditu arauetan hutsunerik bada haiei aurre egiteko, eta haiek aplikatzean nabari azaltzen diren kontraesanei erantzun egokia emateko.

b) Merezimendu orokorrak baloratzea, edo, bestela, ataza hori bere iritziz egokia denari ematea. Horretarako, behar diren behin-behineko erabakiak hartuko ditu, zeinak Gurenet atarian argitaratuko baitira. Interesdunek erabaki horiek aurkaratu ahal izango dituzte bost (5) egun balioduneko epean, eta batzordeek beraiek ebatziko dituzte aurkaratzeak.

c) Lehiaketan puntu gehien lortu dituzten hautagaien aldeko behin betiko adjudikazio-proposamena egitea organo deitzaileei, hargatik eragotzi gabe Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzko Legean aurreikusitako lehentasunezko eskubideak; eta, hutsik edo bete gabe geratzen diren lanpostuei dagokienez, zerbitzu-eginkizunak lehentasun-hurrenkeran aurrena geratu direnei adjudikatzeko proposamena egitea. Nolanahi ere, proposamenak egiteko, kontuan hartuko da eskainitako postuen kopurua.

2.– Deialdia egin duten organoen ebazpen baten bidez jakinaraziko da nor izendatzen diren balorazio-batzordeetako kide, bai eta haien ordezkoak ere. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian iragarki bat argitaratuko da adierazteko noiz argitaratu ziren izendapen horiek Gurenet atarian. Iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean hasiko dira epeak kontatzen aurkaratzeko.

3.– Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legean aurreikusitako kasuetan, balorazio-batzordeetako kideek esku hartzeari uko egin behar diote, organo eskudunari hala jakinarazita; eta izangaiek batzordekideak errekusatu ahal izango dituzte.

4.– Balorazio-batzordeen erabakiak bertaratutakoen botoen gehiengoz hartuko dira, eta, berdinketarik izanez gero, presidenteak ebatziko du; titularra edo titularraren ordezkoa ez badago, batzordekideetan zaharrenari egokituko zaio ebaztea.

5.– Balorazio-batzordeak ezin izango dira eratu eta ezin izango dute jardun kideen erdiak baino gehiago bertaratu ezean, idazkaria barne, eta deialdia egin duen agintaritzari eskatu ahal izango diote adituak izendatzeko. Adituok aholkulari-lanak egingo dituzte; hitza izango dute, baina botorik ez.

6.– Balorazio-batzordeetan parte hartuz gero, legez aurreikusitako kalte-ordainak jasoko dira.

Zazpigarrena.– Lanpostuak behin betiko hornitzeko prozeduraren izendapenak eta ebazpena.

1.– Merezimendu-lehiaketaren bidez bete beharreko lanpostuak Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen ebazpen baten bidez adjudikatuko dira, zeina prozedura honetan ezarritakoaren arabera argitaratuko baita.

Unitate jakinen batean langileak behar badira, behar horiek kontuan hartuta, erabaki ahal izango da unitate horietan lanpostuak behin betiko hornitzeko prozedura izatea eta gauzatzea Ertzaintzaren gainerako unitate eta zerbitzuetan baino lehen.

2.– Lanpostu horien adjudikaziodun gertatzen diren funtzionarioek ezin izango diete uko egin, eta ezin izango dute parte hartu lanpostuaz jabetu eta hurrengo bi urteetan deitzen diren lehiaketetan, salbu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzko Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 22ko 1/2020 Legegintzako Dekretuaren 97.2 artikuluan aurreikusitako kasuan. Adjudikazio horiek borondatezkotzat hartuko dira, eta, beraz, ez dute eskubiderik sortuko lanpostua aldatzeagatiko kalte-ordaina kobratzeko.

3.– Lehiaketa bidez lanpostu batera sartzen diren funtzionarioak kargutik kendu ahal izango dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzko Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 22ko 1/2020 Legegintzako Dekretuaren 103.4 artikuluan eta Euskal Herriko Polizia Kidegoetako funtzionarioen lanpostuak betetzeko Erregelamenduaren 15. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Zortzigarrena.– Zerbitzu-eginkizunak esleitzea.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzko uztailaren 22ko 1/2020 Legegintzako Dekretuaren 105. artikuluaren 1. eta 5. apartatuek xedatutakoarekin bat etorriz, zerbitzu-eginkizunak eman daitezke funtzionarioak berea ez duen kategoria bateko lanpostuetan edo eginkizunetan jardun dezan; baina, betiere, funtzionario interesdunaren eskala berean edo gaineko hurrengoan aritzeko.

2.– Deialdi honetako lanpostuen behin betiko hornidura ebatzi ondoren, Giza Baliabideen zuzendariaren ebazpen baten bidez zerbitzu-eginkizunak esleituko dira, izandako eskaerak kontuan hartuta, zeinak Gurenet atarian argitaratuko baitira.

3.– Zerbitzu-eginkizunetan diharduen funtzionarioari gorde egingo zaio behin betiko atxikita duen lanpostua.

4.– Zerbitzu-eginkizunaren adjudikaziodun gertatzen denak bere kategoriaren araberako ordainsariak jasoko ditu, eta jardun duen lanpostuari dagozkion ordainsari osagarriak.

5.– Zerbitzu-eginkizun horiek borondatezkoak dira; beraz, esleipenak ez du lanpostua aldatzeagatiko inolako kalte-ordainik sorraraziko.

6.– Zerbitzu-eginkizunak nahierara ezeztatu ahal izango ditu ematen dituen organoak berak, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzko uztailaren 22ko 1/2020 Legegintzako Dekretuaren 105. artikuluaren 6. apartatuak xedatutakoarekin bat etorriz.

Bederatzigarrena.– Deialdia ebazteko epea.

Deialdi hau ebazteko epea sei hilabetekoa izango da, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera. Hala ere, epe hori luzatu ahal izango da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Hamargarrena.– Lanpostuaz jabetzea.

Deialdi honen bidez hornituko diren lanpostuez jabetzeari dagokion guztia deialdia ebatziko duen ebazpenaren bidez arautuko da, eta ez du sorraraziko ez baimenik ez lizentziarik.

(Ikus .PDF)
5. ERANSKINA
IDAZKARITZA NAGUSIARI ATXIKITAKO 70303 KODEKO LANPOSTUARI DAGOKION BERARIAZKO PROBA

Gai-zerrendari buruzko ezagutzen proba teoriko eta/edo praktiko bat egin beharko da, eta gehienez 40 puntu lortu ahalko dira. Proba gainditzeko, gutxienez 20 puntu lortu beharko dira.

GAIAK:

1.– 000 Jarraibidea, Segurtasun Sailburuordetzarena, Ertzaintzaren barne-arauen agiriak kudeatzeari eta kontrolatzeari buruzkoa.

2.– 006 Jarraibidea, Segurtasun Sailburuordetzarena, ibilgune publikoetan biltzeko eta manifestatzeko eskubideak erabiltzeko babesari buruzkoa.

3.– 071 Jarraibidea, Segurtasun Sailburuordetzarena, Ertzaintzaren eta beste estatu kide batzuen arteko informazio- eta inteligentzia-trukeari buruzkoa (Suediako ekimena).

4.– 013 Jarraibidea, Ertzaintzaren zuzendariarena, Herritarren Segurtasuna Babesteko Oinarrizko Legean batutako lege-hausteen tramitazioari buruzkoa.

5.– 021 Jarraibidea, Ertzaintzaren zuzendariarena, Ertzaintzako kideek su-armak edukitzearekin eta erabiltzearekin zerikusia duten alderdiei buruzkoa.

6.– 036 Jarraibidea, Ertzaintzaren zuzendariarena, herritarrek Ertzaintzan eginiko kexa eta iradokizunen kudeaketari buruzkoa.

7.– 037 Jarraibidea, Ertzaintzaren zuzendariarena, herrialde atzerritarrek sorturiko SIS seinalamenduei buruzkoa.

8.– 038 Jarraibidea, Ertzaintzaren zuzendariarena, SIS/BDSN seinalamenduei buruzkoa (eremu nazionala).

9.– 055 Jarraibidea, Ertzaintzaren zuzendariarena, Prebentzio eta Lan Osasuneko Alorraren eskaerari jarraiki Ertzaintzako funtzionarioei armak behin-behinekoz kentzeari buruzkoa.

10.– 067 Jarraibidea, Ertzaintzaren zuzendariarena, polizia-bideozaintzaren kudeaketari buruzkoa.

11.– 076 Jarraibidea, Ertzaintzaren zuzendariarena, barneko iradokizunak kudeatzeari buruzkoa.

12.– 078 Jarraibidea, Ertzaintzaren zuzendariarena, Ertzaintzaren kudeaketa aurreratuaren ereduari buruzkoa (04. berrikusketa).

13.– 080 Jarraibidea, Ertzaintzaren zuzendariarena, Ertzaintzaren gobernu-egiturari eta kudeaketa-foroei buruzkoa (03. berrikusketa).

14.– 081 Jarraibidea, Ertzaintzaren zuzendariarena, Ertzaintzaren barneko kontu-ikuskaritzen sistemari buruzkoa.

15.– 082 Jarraibidea, Ertzaintzaren zuzendariarena, Ertzaintzaren ekintza zuzentzaileei eta prebentzio- eta hobekuntza-ekintzei buruzkoa.

16.– 001 Zerbitzu-gidalerroa, Ertzaintzaren buruarena, prebentzioaren alorreko ezagutzen zabalkunde-jarduerak eta jardueraren gogobetetze-inkestak kudeatzeko prozedurei buruzkoa.

17.– 010 Zerbitzu-gidalerroa, Ertzaintzaren buruarena, seinalamenduen/errekisitorien kategorien araberako abisuetarako koordinazio operatiboari buruzkoa.

18.– DIC 001 P-001-02 Gidalerro Operatiboa, Ikerketa Kriminalaren Alorreko Burutzarena, Ertzaintza-CITCO koordinazioari eta solaskidetzari buruzko prozeduraren gainekoa buruzkoa.

19.– 001 Pauta Operatiboa, Idazkaritza Nagusiko buruarena, agindu judizialen kudeaketari buruzkoa.

20.– Ebazpena, 2018ko urriaren 4koa, Giza Baliabideen zuzendariarena, Ertzaintzan goragoko kategoria bateko edo beste espezialitate bateko lanpostuak unitate barruko zerbitzu-eginkizunetan, aldi baterako eta merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia arautzen duena.

21.– Ebazpena, 2019ko abenduaren 4koa, Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez aldatzen den 2018ko urriaren 4ko Ebazpena, Ertzaintzan goragoko kategoria bateko edo beste espezialitate bateko lanpostuak unitate barruko zerbitzu-eginkizunetan, aldi baterako eta merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia arautzen duena.

6. ERANSKINA
IKERKETA KRIMINALEKO LURRALDE-ZERBITZUEI ATXIKITAKO 20342, 20442 ETA 20542 KODEETAKO LANPOSTUEI DAGOKIEN BERARIAZKO PROBA

Gai-zerrendari buruzko ezagutzen proba teoriko eta/edo praktiko bat egin beharko da, eta gehienez 40 puntu lortu ahalko dira. Proba gainditzeko, gutxienez 20 puntu lortu beharko dira.

GAIAK:

1.– 000 Zerbitzu-gidalerroa, ikerketa/inteligentzia, antolaketa eta funtzioei buruzkoa.

2.– Ikerketa Kriminalistikoaren Eskuliburua.

3.– 001 Gidalerro Operatiboa, IKAB. Ikerlan irekitzea eta konfiguratzea. P001/02 Prozedura, Ertzaintza-CITCO koordinazioari eta solaskidetzari buruzkoa (P001/01, ordea, ez).

4.– 020 Jarraibidea. Europako atxilotzeko eta entregatzeko agindua.

5.– 035 Jarraibidea. Lekukoak eta adituak babestea.

6.– 013 Zerbitzu-gidalerroa. Ikerketa kriminalaren arloko jarduketak unitateetan.

7.– 005 Gidalerro Operatiboa, IKAB. Polizia-seinalaketak txertatzea.

8.– 014 Gidalerro Operatiboa, IBN. Telekomunikazioen intertzeptazioaren kudeaketa.

9.– 008 Gidalerro Operatiboa, IKAB. Ikerketako Lurralde Burutzei atxikitako baliabideen parte-hartzea duten gertakarietarako begi-ikuskapeneko prozesua kudeatzea.

10.– 009 Gidalerro Operatiboa, IKAB. DNA hartzeko sistematika.

11.– 030 Zerbitzu-gidalerroa. Arreta ematea delituen biktimei.

12.– 078 Jarraibidea, Ertzaintzaren zuzendariarena, Ertzaintzaren kudeaketa aurreratuaren ereduari buruzkoa (04. berrikusketa).

13.– 080 Jarraibidea, Ertzaintzaren zuzendariarena, Ertzaintzaren gobernu-egiturari eta kudeaketa-foroei buruzkoa (03. berrikusketa).

7. ERANSKINA
LURRALDEKO AKZ-EI ATXIKITAKO 20610, 20710 ETA 20810 KODEETAKO LANPOSTUEI DAGOKIEN BERARIAZKO PROBA

Gai-zerrendari buruzko ezagutzen proba teoriko edo praktiko bat egin beharko da, eta gehienez 40 puntu lortu ahalko dira. Proba gainditzeko, gutxienez 20 puntu lortu beharko dira.

GAIAK:

1.– EUSKARRI.

2.– Schengen Ituna.

3.– Schengen: kontsulten eskuliburua.

4.– RDRMren bidezko ibilgailu/pertsona kontsultak.

5.– TETRAKOM kontsolak.

6.– ZGIS.

– Kartografia-eskuliburua.

– Konektorearen eskuliburua.

– Bortxa-ren historikoaren eskuliburua.

– Gertakarien historikoaren eskuliburua.

– Errekurtsoen historikoaren eskuliburua.

– Toko Zgis eskuliburua.

7.– SMS Mezularitza Sistema Integratua.

8.– ZUTABE (070) kalitate-eskuliburua – Gorabeheren kalitatearen azterketa, parametroen arabera.

9.– EUSKARRI telefonia. UNIFY.

10.– 078 Jarraibidea, Ertzaintzaren zuzendariarena, Ertzaintzaren kudeaketa aurreratuaren ereduari buruzkoa (04. berrikusketa).

11.– 080 Jarraibidea, Ertzaintzaren zuzendariarena, Ertzaintzaren gobernu-egiturari eta kudeaketa-foroei buruzkoa (03. berrikusketa).

12.– Prozedurak:

– EI/GI-Bortxa.

– Bortxa app-a.

– Ertzain-etxeen koordinazioa.

– Ikerketa-unitateen koordinazioa.

– ERTZA talde-mezuak.

– Gertakari kritikoa.

– EI/GI. Bortxa/Bortxa app-a. Eskumuturrekoak.

– «FFDEITUARDATZ» jarduketa.

8. ERANSKINA
IKERKETA KRIMINALEKO ETA POLIZIA JUDIZIALEKO BURUTZARI ATXIKITAKO 30434 KODEKO LANPOSTUARI DAGOKION BERARIAZKO PROBA

Gai-zerrendari buruzko ezagutzen proba teoriko eta/edo praktiko bat egin beharko da, eta gehienez 40 puntu lortu ahalko dira. Proba gainditzeko, gutxienez 20 puntu lortu beharko dira.

GAIAK:

1.– Agindua, 2013ko azaroaren 20koa, Segurtasuneko sailburuarena, Ertzaintzaren egitura onartzen duena.

2.– 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoa, 22. artikulua.

3.– 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa.

4.– 19/1994 Lege Organikoa, abenduaren 23koa, auzi kriminaletan lekukoak eta adituak babesteari buruzkoa.

5.– Fiskaltzaren 2/2011 Zirkularra, ekainaren 2koa, 5/2010 Lege Organikoaren bidez Zigor Kodea aldatzeari buruzkoa, erakunde eta talde kriminalei dagokienez.

6.– Fiskaltzaren 2/2019 Zirkularra, telefonozko komunikazioak eta telematikoak intertzeptatzeari buruzkoa.

7.– 4/2019 Zirkularra, martxoaren 6koa, irudia jasotzeko, jarraipena egiteko eta lokalizaziorako gailu teknikoen erabilerari buruzkoa.

8.– 10/2010 Legea, apirilaren 28koa, kapitala zuritzearen eta terrorismoaren finantzazioaren prebentzioaren ingurukoa.

9.– 35/1995 Legea, abenduaren 11koa, indarkeriazko delituen eta sexu askatasunaren aurkako delituen biktimak laguntzeko eta sorostekoa.

10.– 1/2009 Jarraibidea, Segurtasuneko Estatu Idazkaritzarena, adingabeen desagertzeen eta arrisku handiko beste desagertzeen aurrean poliziak izan beharreko jardunbideari buruzkoa.

11.– 063 Jarraibidea, desagertutako pertsona, gorpu eta identifikatu gabeko giza gorpuzkiei buruzkoa (07. berrikusketa).

12.– Gizakien salerosketaren biktimak babesteko esparru-protokoloa. 031 Zerbitzu-gidalerroa, sexu-esplotaziora bideratutako giza salerosketaren biktima diren emakumeei eta adingabeei emango zaien arretaren koordinazio-protokoloari buruzkoa (01. berrikusketa). Gizakien salerosketaren aurkako plan integrala 2015-2018.

13.– 015 Zerbitzu-gidalerroa, Ertzaintzaren negoziazio-ereduari buruzkoa (00 berrikusketa) (1).

14.– 7/1990 Legea, uztailaren 3koa, Euskal Kultura Ondareari buruzkoa.

15.– 035 Zerbitzu-gidalerroa, baso-suteetako jarduketei buruzkoa (02. berrikusketa).

16.– 034 Zerbitzu-gidalerroa, lurrazaleko ur kontinentaletan egindako isurien gaineko jarduketari buruzkoa (01. berrikusketa).

17.– 000 Zerbitzu-gidalerroa, Ertzaintzaren Burutzarena, ikerketa, inteligentzia, antolaketa eta funtzioei buruzkoa (01. berrikusketa).

18.– 017 Zerbitzu-gidalerroa, Ertzaintzaren Burutzarena, Justizia Administrazioarekiko elkarrizketa eta harremanei buruzkoa (01. berrikusketa).

19.– 001 Gidalerro Operatiboa, Ikerketa Kriminalaren Alorreko Burutzarena, Ikerlan irekitzeari eta konfiguratzeari buruzkoa (03. berrikusketa). CITCOrekin koordinazioa eta solaskidetza (02. berrikusketa).

20.– 003 Gidalerro Operatiboa, Ikerketa Kriminalaren Alorreko Burutzarena, eginbideen instrukzioa, ikuskapena eta izapideak egiteko eskumenari buruzkoa (02. berrikusketa).

21.– 078 Jarraibidea, Ertzaintzaren zuzendariarena, Ertzaintzaren kudeaketa aurreratuaren ereduari buruzkoa (04. berrikusketa).

22.– 080 Jarraibidea, Ertzaintzaren zuzendariarena, Ertzaintzaren gobernu-egiturari eta kudeaketa-foroei buruzkoa (03. berrikusketa).

9. ERANSKINA
IKERKETA KRIMINAL ETA POLIZIA JUDIZIALEKO BURUTZARI ATXIKITAKO 30435 KODEKO LANPOSTUARI DAGOKION BERARIAZKO PROBA

Gai-zerrendari buruzko ezagutzen proba teoriko bat egin beharko da, eta gehienez 40 puntu lortu ahalko dira. Proba gainditzeko, gutxienez 20 puntu lortu beharko dira.

GAIAK:

1.– Agindua, 2013ko azaroaren 20koa, Segurtasuneko sailburuarena, Ertzaintzaren egitura onartzen duena.

2.– Agindua, 2015eko urtarrilaren 23koa, Segurtasuneko sailburuarena, Ertzaintzaren egitura onartzen duena.

3.– 3/1979 Lege Organikoa, abenduaren 18koa, Euskal Herriko Autonomia Estatutuarena.

4.– 1/2020 Legegintzako Dekretua, uztailaren 22koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Legearen testu bategina onartzen duena.

5.– 3/1985 Legea, otsailaren 27koa, «Arartekoa» Erakundea sortu eta arautzekoa.

6.– 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa.

7.– 2/1986 Lege Organikoa, martxoaren 13koa, Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoei buruzkoa –5. artikulutik 8.era eta lehenengo azken xedapena.

8.– 6/1985 Lege Organikoa, uztailaren 1ekoa, Botere Judizialari buruzkoa.

– I. liburua, I. titulua: 23. art.

– I. liburua, II. titulua, I. kapitulua: 26. art.

– I. liburua, III. titulua, III. kapitulua.

– I. liburua, IV. titulua, I. kapitulua: 53. art., 55. bis art., 57. art. eta 60. art.

– I. liburua, IV. titulua, II. kapitulua: 62. art., 64. art. eta 65. art.

– I. liburua, IV. titulua, III. kapitulua: 70. art., 71. art., 72. art. eta 73. art.– 3. puntua.

– I. liburua, IV. titulua, IV. kapitulua: 80. art., 82. art. eta 83. art.

– I. liburua, IV. titulua, V. kapitulua: 84. art., 87. art., 87. bis art., 87. ter art., 87. quáter art., 88. art., 89. art., 89. bis art., 94. art., 95. art., 96. art. eta 97. art.

– I. liburua, IV. titulua, VI. kapitulua: 99. art., 100. art.– 2.puntua, 101. art. eta 102. art.

– VII. liburua, III. titulua.

9.– 19/1994 Lege Organikoa, abenduaren 23koa, auzi kriminaletan lekukoak eta adituak babesteari buruzkoa.

10.– 6/1984 Lege Organikoa, maiatzaren 24koa, «Habeas Corpus» prozedura arautzen duena.

11.– 5/2000 Lege Organikoa, urtarrilaren 12koa, adingabeen erantzukizun penala arautzen duena.

12.– 1774/2004 Errege Dekretua, uztailaren 30ekoa, adingabeen erantzukizun penala arautzen duen urtarrilaren 12ko 5/2000 Lege Organikoaren Erregelamendua onartzen duena.

13.– 3/2018 Legea, ekainaren 11koa, Europar Batasunean zigor arloko ebazpenak elkarri aitortzeari buruzko azaroaren 20ko 23/2014 Legea aldatzen duena, Europako Ikerketa Agindua arautzeko.

14.– 1882ko irailaren 14ko Errege Dekretua, Prozedura Kriminalaren Legea onartzen duena.

– I. liburua: II. titulua (I. kapitulua), IV. titulua eta VI. titulua (I. kapitulua), VII. eta VIII. tituluak.

– II. liburua: I., III., IV. (instrukzioarena), V., VI. eta VIII. tituluak.

– III. liburua: III. kapitulua. Nola egin frogak ahozko epaiketan, IV. kapitulua. Akusazioa, defentsa eta epaia. V. kapitulua. Ahozko epaiketa etetea.

– IV. liburua: II. titulua (I. eta II. kapitulua, III. kapitulua, aurretiazko eginbideena, IV. kapitulua, ahozko epaiketa prestatzearena, eta V. kapitulua, ahozko epaiketa eta epaiarena), III. titulua (I., II., III. eta IV. kapituluak, 800 artikulua eta V. kapitulua, ahozko epaiketa eta epaiarena).

– VI. liburua: 962., 963., 964. eta 967. artikuluak.

15.– 000 zenbakia. Barne-arauak egitea.

16.– 020 Jarraibidea. Europako atxilotzeko eta entregatzeko agindua.

17.– 045 Jarraibidea. Nazioarteko Erreguzko Mandatua.

18.– 000 Zerbitzu-gidalerroa, Ertzaintzaren Burutzarena, ikerketa, inteligentzia, antolaketa eta funtzioei buruzkoa.

19.– 017 Zerbitzu-gidalerroa, Ertzaintzaren Burutzarena, Justizia Administrazioarekiko elkarrizketa eta harremanei buruzkoa.

20.– 030 Zerbitzu-gidalerroa, delituen biktimei arreta emateari buruzkoa.

21.– 001 Gidalerro Operatiboa, Ikerketa Kriminalaren Alorreko Burutzarena, Ikerlan irekitzeari eta konfiguratzeari buruzkoa. 20.1 DIC OO 001 Nola erabili dokumentu-euskarria ikerketetarako (01. Berrikusketa. DIC OO 001 Ertzaintza-CITCO koordinazioa eta solaskidetza (02. berrikusketa).

22.– 003 Gidalerro Operatiboa, Ikerketa Kriminalaren Alorreko Burutzarena, eginbideen instrukzioa, ikuskapena eta izapideak egiteko eskumenari buruzkoa.

23.– 10/2007 Lege Organikoa, urriaren 8koa, DNAren bidez lortutako identifikadoreei buruzko poliziaren datu-basea arautzen duena.

24.– 31/2010 Legea, uztailaren 27koa, Europar Batasuneko estatu kideetako segurtasun-zerbitzuen arteko informazio- eta inteligentzia-trukea sinplifikatzeari buruzkoa (Suediako ekimena).

25.– COVID-19 926/2020 Errege Dekretua, urriaren 25ekoa, alarma-egoera deklaratzen duena.

26.– COVID-19 44/2020 Dekretua, abenduaren 10ekoa, lehendakariarena, zeinaren bidez prebentzio-neurri espezifikoak testu bakar batean bildu eta eguneratuko dira.

27.– COVID-19 Ertzaintzaren eta Udaltzaingoen osasun-alarmari buruzko irizpideak. 2020ko abenduaren 11. (3. berrikuspena).

28.– COVID-19 Ohiko galderen erantzunak. IREKIA. 2020ko abenduaren 14an eguneratua Covid19_faq_es

29.– 078 Jarraibidea, Ertzaintzaren zuzendariarena, Ertzaintzaren kudeaketa aurreratuaren ereduari buruzkoa (04. berrikusketa).

30.– 080 Jarraibidea, Ertzaintzaren zuzendariarena, Ertzaintzaren gobernu-egiturari eta kudeaketa-foroei buruzkoa (03. berrikusketa).

10. ERANSKINA
LEHERGAILUAK INDARGABETZEKO UNITATEARI ATXIKITAKO 40302 KODEKO LANPOSTUARI DAGOKION BERARIAZKO PROBA

Gai-zerrendari buruzko ezagutzen proba teoriko bat egin beharko da, eta gehienez 40 puntu lortu ahalko dira. Proba gainditzeko, gutxienez 20 puntu lortu beharko dira.

GAIAK:

1.– 004 prozesuaren fitxa – Lehergailuak Indargabetzeko Unitatearen prozesu-fitxa.

2.– 003 Zerbitzu-gidalerroa – Arrisku erradiologikoetarako jarduera-protokoloa.

3.– 012 Zerbitzu-gidalerroa – Lehergailuak Indargabetzeko Unitatearen jarduteko protokoloa (NEBK lehergailuak/Lur-azpia).

4.– 003 Agindua – Dosimetroak erabiltzeko arauak.

5.– 005 Agindua – Unitateko materialen, tresneriaren eta ibilgailuen zerrenda.

6.– Lehergailuak Indargabetzeko Unitateko funtzionalitateei buruzko oinarrizko gaiak (NEBK/Lur-azpia).

7.– 078 Jarraibidea, Ertzaintzaren zuzendariarena, Ertzaintzaren kudeaketa aurreratuaren ereduari buruzkoa (04. berrikusketa).

8.– 080 Jarraibidea, Ertzaintzaren zuzendariarena, Ertzaintzaren gobernu-egiturari eta kudeaketa-foroei buruzkoa (03. berrikusketa).

11. ERANSKINA
ZAINTZA ETA ERRESKATE UNITATEARI ATXIKITAKO 40927 KODEKO LANPOSTUARI DAGOKION BERARIAZKO PROBA

Gai-zerrendari buruzko ezagutzen proba teoriko bat egin beharko da, eta gehienez 40 puntu lortu ahalko dira. Proba gainditzeko, gutxienez 20 puntu lortu beharko dira.

GAIAK:

1.– Lazeria ez diren larrialdiak kudeatzea (IV. kapitulua. EHAA, 2017ko maiatzaren 5ekoa).

2.– RPAk-Dronak. Prozedura Ertzaintzan (Agindua, 2018ko azaroaren 22koa, Segurtasuneko sailburuarena. EHAA, 2018ko abenduaren 3koa, eta balizko arau-hausteen aurreko barne-prozedura).

3.– Bilaketa eta salbamendua helikopteroz (750/2014 Errege Dekretua, irailaren 5ekoa. 2014ko irailaren 18ko BOE).

4.– Ur-kiroleko probak (62/2008 Errege Dekretua, urtarrilaren 25ekoa. 2008ko otsailaren 7ko BOE).

5.– Arrantza-ikuskaritza.

6.– Natura gune babestuak eta hegaztientzako babes bereziko eremuak (HBBE) (1/2014 Legegintzako Dekretua, apirilaren 15ekoa. EHAA, 2014ko maiatzaren 19koa).

7.– Itsas kapitaintza.

8.– 078 Jarraibidea, Ertzaintzaren zuzendariarena, Ertzaintzaren kudeaketa aurreratuaren ereduari buruzkoa (04. berrikusketa).

9.– 080 Jarraibidea, Ertzaintzaren zuzendariarena, Ertzaintzaren gobernu-egiturari eta kudeaketa-foroei buruzkoa (03. berrikusketa).

12. ERANSKINA
BRIGADA MUGIKORRAREN UNITATEARI ATXIKITAKO 40103 KODEKO LANPOSTUARI DAGOKION BERARIAZKO PROBA

Gai-zerrendari buruzko ezagutzen proba teoriko bat egin beharko da, eta gehienez 40 puntu lortu ahalko dira. Proba gainditzeko, gutxienez 20 puntu lortu beharko dira.

GAIAK:

1.– 006 Jarraibidea – Ibilgune publikoetan biltzeko eta manifestatzeko eskubideak erabiltzeko babesa.

2.– 051 Jarraibidea – Kalitatea kudeatzeko sistema (KKS).

3.– 056 Jarraibidea – Atxilotuak eta presoak ospitaleetan zaindu eta jagotea.

4.– 059 Jarraibidea – Hauteskunde araubidepeko prozesuak dauden aroetan egin beharreko jarduera-irizpide orokorrak.

5.– 067 Jarraibidea – Polizia-bideozaintzaren kudeaketa.

6.– 073 Jarraibidea – Armen eta munizioaren eta istiluen kontrako gainerako elementuen erabilera eta kontrola arautzea.

7.– 074 Jarraibidea – Bola-jaurtigailu erabileraren araudia.

8.– 084 Jarraibidea – Gertakizun kritikoetan erabakiak hartzea.

9.– 007 BIS Zerbitzu-gidalerroa – Gertakari kritikoak.

10.– 011 Zerbitzu-gidalerroa – Bide, toki eta establezimendu publikoetako kontrolak.

11.– 048 Zerbitzu-gidalerroa – Poliziaren jarduketa adingabeekin.

12.– 008 Zirkularra – Ertzaintzak Espetxeetako Administrazioarekin batera eginiko jarduera espetxeratuen eramate eta zaintzetan.

13.– 013 Zirkularra – Segurtasuna koordinatzea kirol-ekitaldietan.

14.– 014 Zirkularra – Ekintza plana.

15.– 002 Gidalerro operatiboa (Herritarren Babeserako Alorra) – Espetxeratutako pertsonak eta adingabeak lekualdatzeko prozedura.

16.– Larrialdiei Aurre Egiteko Bidea (LABI).

17.– Autonomia mailan: 168/1998 Dekretua, uztailaren 21ekoa, Ertzaintzak eta Udaltzaingoek egiten duten bideokameren erabilera arautzekoa eta baimentzekoa.

18.– 078 Jarraibidea, Ertzaintzaren zuzendariarena, Ertzaintzaren kudeaketa aurreratuaren ereduari buruzkoa (04. berrikusketa).

19.– 080 Jarraibidea, Ertzaintzaren zuzendariarena, Ertzaintzaren gobernu-egiturari eta kudeaketa-foroei buruzkoa (03. berrikusketa).


Azterketa dokumentala