Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

76. zk., 2021eko apirilaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2246

163/2021 EBAZPENA, martxoaren 24koa, Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Begoña Estraviz Mateos andrea Kirurgia Orokorreko eta Digestio-aparatuko zerbitzuburu izendatu den lau urterako, aldi baterako izaerarekin eta luzatzeko aukerarekin, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko Urdulizko Ospitalean.

Urriaren 16ko 248/2020 Ebazpenaren bidez, Osakidetzako Uribeko ESIko Urdulizko Ospitaleko Kirurgia Orokorreko eta Digestio-aparatuko zerbitzuburu lanpostua lehiaketa bidez betetzeko deialdia egin zen.

Epaimahai kalifikatzaileak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Begoña Estraviz Mateos andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, zera erabaki da: pertsona hori izendatzea Kirurgia Orokorreko eta Digestio-aparatuko zerbitzuburu, Osakidetzako Uribeko ESIko Urdulizko Ospitalean.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denarekin,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Begoña Estraviz Mateos andrea izendatzea Kirurgia Orokorreko eta Digestio-aparatuko zerbitzuburu, aldi baterako, Osakidetzako Uribeko ESIko Urdulizko Ospitalean.

Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, eta aldi baterakoa izango da luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoarekin bat etorrita, eta 2021eko martxoaren 24tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak adierazitako epea amaitzean utziko du lanpostua, luzapena onartzen ez bada, betiere Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoarekin bat etorriz.

Laugarrena.– Era berean, izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. atalean aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.

Bosgarrena.– Ebazpen hau interesdunari eta Uribeko ESIari jakinaraztea.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen honi dagokion iragarkia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Urduliz, 2021eko martxoaren 24a.

Eskuordetzaz sinatua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2014ko abenduaren 30eko Erabakiaren bidez (2015eko urtarrilaren 26ko EHAA 16. Zk.).

Uribeko ESIko zuzendari medikoa,

IÑIGO VALDIVIELSO MONEO.


Azterketa dokumentala