Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

76. zk., 2021eko apirilaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2244

386/2021 EBAZPENA, martxoaren 23koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Tolosaldeko Erakunde Sanitario Integratuko Kudeaketako Zuzendari lanpostutik kentzen den Ricardo Ituarte Azpiazu jauna, berak hala eskatuta.

Osakidetzako zuzendari nagusiaren martxoaren 13ko 285/2020 Ebazpenaren bidez (2020ko ekainaren 8ko EHAAn 111. zk.), Tolosaldeko Erakunde Sanitario Integratuko Kudeaketako zuzendari izendatu zuten Ricardo Ituarte Azpiazu jauna.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, Zuzendaritza Nagusiak hauxe

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Ricardo Ituarte Azpiazu jauna Tolosaldeko Erakunde Sanitario Integratuko Kudeaketako zuzendari lanpostutik kentzea, berak hala eskatuta, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2021eko apirilaren 5eko lanaldia bukatzen denetik aurrera izango du indarra.

Hirugarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunari eta Tolosaldeko Erakunde Sanitario Integratuko Zuzendaritzari.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 23a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala