Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2021eko apirilaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SPRI-ENPRESEN GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
2111

EBAZPENA, 2021eko martxoaren 31koa, SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren Administrazio Kontseiluaren 2021eko martxoaren 31ko Erabakia, 2021eko «Industria Digitala» laguntza-programaren oinarri arautzaileen 4. artikuluko 1. apartatua eta 11. artikulua aldatzen dituena.

SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren Administrazio Kontseiluak 2021eko martxoaren 31ko bilkuran hartutako Erabakiaren arabera, 2021eko «Industria Digitala» laguntza-programaren oinarri arautzaileak aldatu ziren, eta argitaratzeko agindu zen. Hortaz, dagokion publikotasuna emateko, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea 2021eko «Industria Digitala» laguntza-programaren oinarri arautzaileen aldaketari eta argitaratzeari buruzko erabakia, idatzi honetan eranskin gisa atxiki dena.

Bilbao, 2021eko martxoaren 31.

SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

AITOR URZELAI INZA.

ERANSKINA, SPRI-ENPRESEN GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIAKO ZUZENDARI NAGUSIAREN 2021EKO MARTXOAREN 31KO EBAZPENARENA
SPRI ENPRESEN GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIAKO ADMINISTRAZIO KONTSEILUAREN ERABAKIA, 2021EKO MARTXOAREN 31KOA, 2021EKO «INDUSTRIA DIGITALA» LAGUNTZA-PROGRAMAREN OINARRI ARAUTZAILEAK ALDATZEN DITUENA ETA ALDAKETA HORI ARGITARATZEKO AGINTZEN DUENA

2021eko otsailaren 24ko Ebazpenaren bitartez, SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziako Administrazio Kontseiluak onartu, argitaratu eta deialdia egin zuen 2021eko «Industria Digitala» Laguntza Programa arautzen duten oinarri arautzaileen inguruan, eta programa argitaratzeko agindu zuen.

4. artikuluko 1. apartatuan eta 11. artikuluan aurkitutako akatsak kontuan hartuta, hauxe

ERABAKITZEN DU:

Lehenengoa.– Onartzea «Industria Digitala» 2021 Laguntza Programaren oinarri arautzaileen 4. artikuluko 1. apartatua eta 11. artikulua aldatzea. Honela idatzita geldituko dira:

«4. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.

1.– Dirulaguntza-programa honen helburura 2021ean bideratutako baliabide ekonomikoak 3.600.000 eurokoak dira, eta SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren aurrekontuetan horretarako ezarri diren aurrekontu-zuzkiduretatik etorriko dira. SPRIren aurrekontuak Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan sartuta daude.»

«11. artikulua.– Laguntza-eskaerak aurkezteko epea.

Oinarri hauek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da laguntza-eskaerak aurkezteko epea, eta 2021eko irailaren 24an bukatuko da. Halere, eskatzaileentzako arreta teknikoa 2021eko irailaren 24ko arratsaldeko 15:00etan (penintsulako ordua) amaituko da.

Laguntza-eskaera eta horrekin batera aurreko artikuluan eskatzen den dokumentazioa diruz lagundu beharreko jarduera hasi baino lehen aurkeztu beharko dira.

Era berean, tramitaziora onartuko dira 2021eko urtarrilaren 1az geroztik hasitako proiektuen laguntza-eskaerak, baldin eta eskaera horiek oinarri hauek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bi hilabeteko epean aurkeztu badira.»

Bigarrena.– Ebazpen hau argitaratzeko eta indarrean jartzeko egin beharreko izapide guztiak egiteko ahalmena ematea SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren Zuzendaritza Orokorrari.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa jar daiteke SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren Administrazio Kontseiluaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, edo, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa administrazioarekiko auzien epaitegietan, bi hilabeteko epean, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.


Azterketa dokumentala