Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 2021eko apirilaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

RIBERA ALTAKO UDALA
2099

IRAGARKIA, udalerriaren izena aldatzeko espedientea hasteari buruzkoa.

Udalbatzaren Osoko Bilkurak, 2020ko azaroaren 9an egindako bilkuran, erabaki zuen udalerri horren izena aldatzeko espedienteari hasiera ematea, izen berria Ribera Baja/Erriberabeitia izan dadin.

Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrien izenak aldatzeko prozedura zehazten duen abenduaren 12ko 271/1983 Dekretuaren 2. artikuluaren 3. zenbakian xedatutakoarekin bat etorriz, jendaurrean jartzen da hilabetez, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, ALHAOn eta udaletxeko iragarki-oholean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, erreklamazioak edo oharrak egiteko.

Epe horretan, partikularrek edo erakundeek udal-bulegoetan aztertu ahal izango dute, egoki iritzitako erreklamazioak egin ditzaten.

Espedientea interesdunen eskura egongo da udal honen egoitza elektronikoan: http://www.erriberabeitia.eus

Ribabellosa, 2021eko martxoaren 18a.

Alkatea,

MIREN SANTAMARÍA MARTÍNEZ.


Azterketa dokumentala