Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 2021eko apirilaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO MERKATARITZA ARLOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2082

EDIKTUA, 598/2020 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Donostiako Merkataritza Arloko 1 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza emateko Merkataritza Unitate Prozesala.

Judizioa: 598/2020 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Miguel Angel Pozo Muñoz.

Abokatua: Esperanza Palacio Muñoz.

Demandatua: Aeromexico.

Gaia: hitzezko judizioa.

Judizio horretan, epaia eman da 2021-03-24an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Partzialki baiesten dut Miguel Angel Pozo Muñoz jaunak Aeromexicoren aurka jarritako demanda, eta, beraz, demandatua kondenatzen dut 500 euro eta dagokion legezko interesa ordaintzera, aipatutako baldintzetan.

Ez da kostuei buruzko adierazpenik egin.

Ebazpen hau irmoa da, Prozedura Zibilaren Legearen 455. artikuluaren arabera.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Aeromexico demandatuaren egoitza gaur egun non dagoen ez dakigunez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeak 497.2 artikuluan xedatzen duenarekin bat etorriz.

Demandatu iheslariak ezin du errekurtsorik aurkeztu ebazpen horren aurka.

Interesdunak jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura dezake epaitegi honetako bulego judizialean.

Donostia / San Sebastián, 2021eko martxoaren 24a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala