Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 2021eko apirilaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
2078

EBAZPENA, 2021eko martxoaren 25ekoa, Kulturako sailburuordearena, arte eszenikoetako profesionalen etengabeko prestakuntzarako laguntzak emateko balorazio-batzordeko ideak izendatzen dituena eta batzordearen osaera argitaratzen duena.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2021eko martxoaren 3ko Aginduaren bidez, arte eszenikoetako profesionalen etengabeko prestakuntzarako dirulaguntzak emateko araubidea ezartzen da, sustapenerako laguntzen modalitatean.

2021eko martxoaren 3ko Aginduaren 8. artikuluak xedatzen duenez, aipaturiko dirulaguntzak emateko balorazio-batzorde bat osatuko da eta batzorde horretako kideak Kulturako sailburuordearen ebazpen bidez izendatuko dira,

Horiek horrela, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Arte eszenikoetako profesionalen etengabeko prestakuntzarako laguntzak emateko osatuko den balorazio-batzordeko kideak izendatzea eta batzorde horren osaera argitaratzea. Beraz, batzordeak honako kide hauek izango ditu:

Lehendakaria: Aitziber Atorrasagasti Calcedo andrea (Kultura Sustatzeko zuzendaria).

Batzarkideak:

– Belen Cruz Perez andrea.

– Iagoba Veiga Huarte jauna.

– Eneko Balerdi Eizmendi jauna.

Idazkaria: Jose Luis Ibarzabal Eguibar jauna, Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko teknikaria.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratu dadila agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 25a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.


Azterketa dokumentala