Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 2021eko apirilaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
2075

AGINDUA, 2021eko martxoaren 23koa, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena, zeinaren bidez, Getxoko udalerriko Iturribarrin, hasiera ematen baitzaio babes sozialeko 91 etxebizitza alokairuan esleitzeko prozedurari.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Etxebizitza hauen esleipen prozedurak Etxebizitza-eskatzaileen erregistroari eta babes ofizialeko etxebizitzak nahiz araubide autonomikoko zuzkidura-bizitokiak esleitzeko prozedurei buruzko Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Aginduak ezartzen duenari jarraituko dio. Izan ere horrela ezartzen du Babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko 2008ko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuaren 12. artikuluak. Sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Aginduak aldaketak izan ditu III. kapituluan (alokairuko etxebizitzen esleipen prozedurari dagokion atalean) 2020ko urtarrilaren 20an EHAAn argitaratu zen dekretuak eraginda (210/2019 Dekretua, abenduaren 26koa, Kreditu-erakundeen eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazioaren arteko etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko finantza-lankidetzakoa, eta etxebizitzaren arloko erregelamendu-xedapenak aldatzekoa).

Bigarrena.– 2017ko azaroaren 2an Getxoko Udala eta Euskadiko Etxebizitza eta Lurra E.A. sozietate publikoaren artean lankidetza hitzarmen bat sinatu zuten Getxoko (Bizkaia) 24-2 «Iturribarri-II» egikaritze unitatean alokairuan babes publikoko etxebizitza sustatzeko. Hitzarmen horren bigarren 2 klausulan adosten da alokairuko sustapen honetako esleipendunek egiaztatu egin beharko dutela gutxienez Getxon azken 3 urteak egin dituztela erroldatuta etenik gabe, edo, bestela, azken 10 urteetan tarteka 5 urte egon direla erroldatuta.

Hirugarrena.– 2017ko azaroaren 29an, ondoren 2019ko apirilaren 23an eguneratuta, Bizkaiko Etxebizitzako lurralde-ordezkariaren ebazpenaren bidez, babes sozialeko etxebizitzen behin behineko kalifikazioa eskuratu zuen Getxoko udalerriko (Iturribarri) 91 etxebizitzako sustapenak. VISESAk (Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako Sailera atxikitutako Euskadiko Etxebizitza eta Lurra E.A sozietateak) sustatzen ditu etxebizitza horiek eta EB2-1738/17-EP-000 da espediente zenbakia.

Laugarrena.– Alokairuan esleituko diren 91 etxebizitza horietako 4, hiru logelakoak, 98,25 m2 eta 120,00 m2 bitarteko azalera dutenak, mugikortasun urri iraunkorreko desgaitasuna duten pertsonei egokituta daude. Gainerako 87 etxebizitzetatik, 16 logela bakarrekoak dira eta 36,73 m2 eta 52,48 m2 bitarteko azalera dute, 54 etxebizitza bi logelakoak dira eta 54,90 m2 eta 69,93 m2 bitarteko azalera dute; eta 16 hiru logelakoak dira eta 78,68 m2 y 89,98 m2 bitarteko azalera dute; azkenik etxebizitza 1 lau logelakoa da eta 100,38 m2ko azalera du. Etxebizitzak lagatzeko erregimena alokairua izango da, eta ebazpenen laugarren atalean azaldutako kupoetan banatuko dira.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari dagokio agindu hau ematea, Babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko 2008ko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuaren 12. artikuluan jasotzen denaren arabera; eta Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Etxebizitza-eskatzaileen erregistroari eta babes ofizialeko etxebizitzak nahiz araubide autonomikoko zuzkidura-bizitokia esleitzeko prozedurei buruzko Aginduko (hemendik aurrera Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Agindua) 48. artikuluan xedatutakoari jarraiki.

Bigarrena.– Abenduaren 26ko 210/2019 Dekretuak (Kreditu-erakundeen eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazioaren arteko etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko finantza-lankidetzakoa, eta etxebizitzaren arloko erregelamendu-xedapenak aldatzekoa) azken xedapenetako zazpigarren artikuluko 4. puntuan aldatzen du 2012ko urriaren 15eko Aginduaren II. tituluko III. kapitulua non arautzen baita alokairuko babes ofizialeko etxebizitzen eta zuzkidura-bizitokien esleipen prozedura. Dekretuak 2012ko urriaren 15eko Aginduan 47 bis artikulua txertatzen du eta bertan esaten denez, sustapen guztietan –kolektibo jakin bati berariaz bideratutako autonomia-erregimeneko zuzkidura-bizitokien kasuan salbu–, etxebizitza kupo batzuk gordeko dira kolektibo hauen premiei erantzuteko: desgaitasunen bat duten pertsonak, gutxienez titularretako bat 36 urtetik beherakoa duten bizikidetza-unitateak, etxebizitza bat legez okupatzeko eskubide subjektiboa duten pertsonak, etxebizitza-premia berezia duten pertsonak eta gainerako eskatzaileak edo kupo orokorra. Kupoek 47 bis artikuluko 4. puntuan aipatzen diren ehunekoak errespetatu behar dituzte.

Hirugarrena.– Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Aginduaren 50. artikuluak, egungo erredakzioan, esaten du etxebizitzen esleipena 47 bis artikuluan aipatzen diren irizpideen arabera egingo dela; hots, kupoen arabera, etxebizitzen egokitasunaren arabera eta 51. artikuluan aipatzen den baremoaren arabera, betiere prozeduran onartutako pertsonek edo bizikidetza-unitateek lortutako puntuazio-ordenari jarraituz. 51. artikulu horrek baremoa arautzen du, honakoa kontuan izanik: eskatzaileen diru-sarrerak, bizikidetza-unitateko kide kopurua, etxebizitza-eskatzaileen erregistroan duten antzinatasuna eta etxebizitza-premia berezia.

Bizikidetza-unitateko kide-kopuruagatik ematen den puntuazioa bizikidetza-unitateko kide-kopuruaren eta sustapeneko etxebizitzek duten logela-kopuruaren arabera emango da. Hala, logela bateko etxebizitzetarako: puntu 1 emango zaie bi kidek osatutako bizikidetza-unitateei, eta 0 puntu pertsona bakarreko bizikidetza-unitateei. 2 logelako etxebizitzetarako: 3 puntu emango zaizkie hiru kidek osatutako bizikidetza-unitateei, puntu 1 bi kidek osatutako bizikidetza-unitateei eta 0 puntu pertsona bakarreko bizikidetza-unitateei. Azkenik, 3 edo 4 logelako etxebizitzetarako, 7 puntu emango zaizkie sei kidek edo gehiagok osatutako bizikidetza-unitateei, 5 puntu bost kidek osatutako bizikidetza-unitateei, 3 puntu lau kidek osatutako bizikidetza-unitateei eta puntu 1 hiru kidek osatutako bizikidetza-unitateei.

Laugarrena.– Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Aginduaren 27. artikuluak zehazten du etxebizitza bat noiz den egokia, bizikidetza-unitateko kide-kopuruaren eta esleitu beharreko etxebizitzak dituen logelen arabera.

Horrenbestez, aipatutako legezko manuak, horiekin bat datozenak eta aplikatu beharreko gainerakoak ikusita, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Getxoko udalerriko Iturribarriko, EB2-1738/17-EP-000 espedienteko, sustapeneko babes sozialeko 91 etxebizitza esleitzeko prozedurari hasiera ematea.

Bigarrena.– Sustapen honetako etxebizitzak lagatzeko erregimena alokairua izango da.

Hirugarrena.– 91 etxebizitzako esleipen prozedura honetan parte hartu dezakete, agindu hau argitaratzen den egunean, honako baldintzak betetzen dituztenak:

a) Etxebizitza Babestuen eta Zuzkidura Bizitokien Eskatzaileen Erregistroan alokairuko eskatzaile gisa Getxoko udalerrirako altan daudenek (edo Bilbao Metropolitarreko eremu funtzionaleko udalerri baterako).

b) Agindu hau argitaratzen den egunean Getxoko udalerrian erroldatuta egon behar da gutxienez bizikidetza unitateko titularretako bat eta egiaztatu beharko du gutxienez Getxon azken 3 urteak egin dituela erroldatuta etenik gabe, edo, bestela, azken 10 urteetan, tarteka, 5 urte egon dela erroldatuta.

c) 2019. urteko zergaldiko diru-sarrera haztatuak 3.000 euro baino txikiagoak ez direla eta 25.000 euro baino handiagoak ez direla egiaztatzea eskatzen da. Baldintza hau egiaztatzeko eskabidearen titular guztien diru-sarrerak kontuan hartuko dira. Mugikortasun murriztuko desgaitasuna duten pertsonek, desgaitasun psikikoa dutenek edo genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek ez dute gutxieneko diru-sarrerarik egiaztatu beharko, ez eta etxebizitza bat izateko eskubide subjektiborako eskubidea onartuta dutenek ere.

d) Etxebizitza jabetzan, azalera eskubidean edo gozamenean ez eduki izana agindu hau argitaratzen den eguneko aurreko bi urteetan. Dena dela, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Aginduko 9. artikuluan jasotako etxebizitza premiaren baldintzaren salbuespenak kontuan izango dira.

Laugarrena.– Esleitu beharreko 91 etxebizitza horietatik honako kupoak gordeko dira:

a) 4 etxebizitza, mugikortasun urri iraunkorreko desgaitasuna duten pertsonei egokitutakoak. Etxebizitza horiek esleitzeko, 2012ko urriaren 15eko 52. artikuluan ezarritako lehentasun-hurrenkerari jarraituko zaio, hau da:

Lehenik eta behin, desgaitasun-maila onartu, aitortu eta sailkatzeko prozedurari buruzko abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuaren 2. eranskinean A letrarekin kalifikatuta dagoen desgaitasunen bat duten pertsonei esleituko zaizkie etxebizitzak; gero, 2. eranskin horretan B letrarekin kalifikatuta dagoen desgaitasunen bat duten pertsonei, eta, azkenik, 7 puntu edo gehiago eskuratzen dituztenei eranskin bereko Dtik Hrako letretan ezarritakoak batuz.

b) 87 etxebizitza gainerako eskatzaileen artean banatuko dira kupo hauek errespetatuta:

– 35 etxebizitza (sustapen honetan esleituko direnen % 40) bizikidetza-unitatearen titularretako bat gutxienez 36 urtetik beherakoa den kasuetarako.

– 13 etxebizitza (sustapen honetan esleituko direnen % 15) etxebizitza duin eta egokia legez okupatzeko eskubide subjektiboa duten pertsonen artean esleituko dira.

– 18 etxebizitza (sustapen honetan esleituko direnen % 21) etxebizitza-premia berezia duten pertsonen artean esleituko dira.

– 21 etxebizitza (sustapen honetan esleituko direnen % 24) gainerako eskatzaileen artean (kupo orokorra) esleituko dira.

Kupo hauetako batean xede diren pertsona edo bizikidetza-unitateei etxebizitzak esleitu gabe geratuko balira, etxebizitza horiek handitu egingo lukete kupo orokorrera bideratutako etxebizitzen kupoa.

Bosgarrena.– Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Aginduaren 47 bis 2. artikuluak esaten duenari jarraituz, hainbat kolektibotako kide diren pertsonak edo bizikidetza-unitateak, etxebizitzen kopuru handiena duen kupoko taldera sartuko dira.

Seigarrena.– Aipatutako baldintzak betetzen dituzten pertsonek edo bizikidetza-unitateek sustapen honetako esleipen-prozeduran parte hartu nahi badute, dagokion inprimakia aurkeztu beharko dute, agindu hau argitaratu eta ondorengo egunetik 10 lanegunen epean, hauetako bide baten bitartez:

– Aurrez aurre: Zuzenean-en (aurrez hitzordua hartuta), Kale Nagusia 85, beheko solairua, 48011-Bilbao.

– Postaz: Bizkaiko Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan, Kale Nagusia 85, 6. solairua, 48011-Bilbao.

– Telematikoki: http://www.etxebide.euskadi.eus webgunearen bidez.

Zazpigarrena.– Onartutako eskaerak hurrengo lerroetan jasotako barematzeko irizpideen araberako puntuazioa jasoko dute, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Aginduaren 51. artikuluak dioenari jarraituz.

a) Diru-sarrerak: 10 puntu emango zaizkie 0 eta 9.000 euro bitarteko diru-sarrerak dituzten eskatzaileei; 9 puntu, 9.001 eta 15.000 euro bitartekoak dituztenei; 8 puntu, 15.001 eta 25.000 euro bitarteko diru-sarrerak dituzten eskatzaileei, eta 5 puntu 25.001 eta 39.000 euro bitarteko diru-sarrerak dituztenei.

b) Bizikidetza-unitateko kide kopurua: bizikidetza-unitateko kide kopurua puntuatzeko orduan, etxebizitzaren logela kopurua hartuko da kontuan. Logela bakarreko etxebizitzak: puntu 1 emango zaie 2 kide dituzten bizikidetza-unitateei eta 0 puntu pertsona bakarreko bizikidetza-unitateei. Bi logelako etxebizitzak: 3 puntu emango zaizkie 3 kide dituzten bizikidetza-unitateei, puntu bat 2 kide dituzten bizikidetza-unitateei eta 0 puntu pertsona bakarreko bizikidetza-unitateei. Hiru edo lau logelako etxebizitzak: 7 puntu emango zaizkie 6 kide edo gehiago dituzten bizikidetza-unitateei, 5 puntu 5 kide dituzten bizikidetza-unitateei, 3 puntu 4 kide dituzten bizikidetza-unitateei eta puntu bat 3 kide dituzten bizikidetza-unitateei.

c) Antzinatasuna etxebizitza-eskatzaileen erregistroko inskripzioan: puntu 1 emango da antzinatasunik handiena duen bizikidetza-unitateko kidearen inskripzio-urte bakoitzeko; 7 puntu emango dira gehienez ere.

d) Etxebizitza-premia berezia: 4 puntu emango zaizkie etxebizitza-premia bereziko kolektiboren bateko titularren bat duten espedienteei. Desgaitasun intelektual edo garapen-desgaitasunen bat duten pertsonei eta gaixotasun mentalen bat duten pertsonei dagokienez, 4 puntu emango zaizkie hori egiazta dezaketen bizikidetza-unitateko kideren bat duten espedienteei. Kolektibo bateko baino gehiagoko kide direnei, 4 puntu emango zaizkie horietako bakoitzeko; 8 puntu emango dira gehienez ere.

Zortzigarrena.– Kontuan izango den baremazioa agindua hau argitaratuko den egunekoa izango da. Berdinketa kasuan, antzinatasun handiena duen eskaeraren aldeko ebazpena emango da eta, antzinatasuna ere berdina bada, etxebizitza-eskatzaileen erregistroan lehenengo sartu zena aukeratuko da.

Bederatzigarrena.– Sustapen honetako bi logelako etxebizitzak esleitzerakoan gehienez 4 kideko bizikidetza unitateei esleituko zaie, hiru logelako etxebizitzak esleitzerakoan gehienez 6 kide dituzten bizikidetza-unitateei esleituko zaie, eta lau logelakoak zazpi kide edo gehiago duten bizikidetza unitateei esleituko zaizkie.

Hamargarrena.– Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Aginduaren 50. artikuluaren idazketa berrian ezarri bezala, etxebizitzak esleitzeko orduan, 47 bis artikuluan aipatzen diren kupoak, etxebizitzen egokitzapena eta prozeduran sartutako pertsonek edo bizikidetza-unitateek lortutako puntuazio-ordena hartuko dira kontuan, betiere 51. artikuluan xedatutako baremoa aplikatuz.

Hamaikagarrena.– Esleipena amaitutakoan, prozeduran dauden kupoak bezainbeste itxarote-zerrenda egingo dira, parte hartu bai baina etxebizitzarik eskuratu ez dutenak egongo direla barruan. Itxaron zerrendak amaitu ondoren Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Aginduaren 59. artikuluak ezarritakoari jarraituko zaio esleipenak egiteko.

Hamabigarrena.– Onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak, etxebizitza-esleipenak eta itxaron-zerrendak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren iragarki-ohol elektronikoan argitaratuko dira (www.euskadi.eus > egoitza elektronikoa > iragarki taula).

Agindu honen aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuari, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, bi hilabeteko epean, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan. Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da errekurtso biak aurkezteko epea.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 23a.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


Azterketa dokumentala