Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 2021eko apirilaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

SORALUZE-PLACENCIA DE LAS ARMASKO UDALA
2067

IRAGARKIA, 2021eko Enplegu Publikoaren Eskaintzari buruzkoa.

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2021eko martxoaren 29an, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehenengoa.– 2021. urteko Lan Eskaintza Publikoa onartzea, eranskinean jasotzen den funtzionarioen plantillako plaza hutsa barne hartzen duena.

Bigarrena.– Aipatutako Lan Eskaintza Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta horren laburpen bat Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 24. artikuluan azaroaren 7ko 16/1997 Legeak emandako idazkerarekin xedatutakoa betez.

Erabaki hau behin betikoa da, eta amaiera ematen dio administrazio-bideari. Erabaki honen aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke, hilabeteko epean, erabakia hartu duen organoari berari, edo, bestela, zuzenean aurkara daiteke, 2 hilabeteko epean, Donostiako Administrazioarekiko Auzien Epaitegian. Hori guztia, egokitzat jotzen den beste edozein errekurtso jartzeari kalterik egin gabe.

Soraluze, 2021eko martxoaren 30a.

Alkatea,

IKER ALDAZABAL BASAURI.

eranskina
LAN ESKAINTZA PUBLIKOA 2021

Izena: Erdi-mailako zerbitzuetako eta bulego teknikoko teknikaria.

Dotazioa: 1.

Izaera: funtzionarioa.

Taldea: A2.

Eskala: Administrazio berezia.

Azpieskala: teknikoa.

Titulazioa: diplomatura- edo gradu-titulua.

Hizkuntza-eskakizuna: 4, derrigortasun-data iraungita.

Maila: DO 23.


Azterketa dokumentala