Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 2021eko apirilaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

AZPEITIKO UDALA
2066

IRAGARKIA, Azpeitiko Udaltzainburuaren postua izendapen askez hornitzeko deialdiari buruzkoa.

2021eko martxoaren 23ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, 54 zk., Azpeitiko Udaltzaingoko udaltzainburuaren postua izendapen askez hornitzeko deialdiaren oinarri orokorrak argitaratu ziren. Postua Inspekzio eskalari, zerbitzu berezietako azpi-eskala eta Udaltzaingo motari dagokio.

Izena emateko epea 15 lanegunekoa izango da, iragarki hau Euskal Herriko Agintritza Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Deialdiari dagozkion hurrengo iragarkiak, oinarrietan zehaztutakoa jarraiki, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratuko dira.

Azpeitia, 2021eko martxoaren 22a.

Alkatea,

NAGORE ALKORTA ELORZA.


Azterketa dokumentala