68. zk., 2021eko apirilaren 8a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (242 KB - 2 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
2026
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Giza Baliabideen zuzendariaren ebazpen proposamen bat. Horren bidez, eranskinean ageri den funtzionarioaren zenbatekoa erreklamatzeko eta, itzultzea agintzeko prozedura abiarazten da.
Aipatutako agindua zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da, eta harentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du. Ohar hauek kontuan izan behar dira:
1.– Espedientea eta agindu horren testu osoa eskuragarri ditu Giza Baliabideen Zuzendaritzan, hau da, Erandion dauden administrazio-zerbitzuetan (Larrauri Mendotxe bidea 18, 48950 Erandio – Bizkaia), Ertzaintzako Langileen Kudeaketa eta Administrazio Arloan, alegia.
2.– Interesdunak hamar egun balioduneko epea du, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita, alegazioak egiteko eta frogak proposatzeko.
Epe hori igarota, eta hala badagokio, aurkeztutako alegazioak eta frogak ikusita, prozedurari amaiera ematen dion administrazio-egintzak emango dira, eta bidezkoak diren ebazpenak ere bai.
Jakinarazpen honek ondorioak sortuko ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 23a.
Giza Baliabideen zuzendaria,
IZASKUN URIEN AZPITARTE.