Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

68. zk., 2021eko apirilaren 8a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2005

AGINDUA, 2021eko martxoaren 15ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Getxoko (Bizkaia) «Centro Vasco de Enseñanzas Deportivas EKFB» Kirol Irakaskuntzako ikastetxe baimenduaren baimena aldatzeko dena.

Taldeen edukiera handitzeko eta instalazioak aldatzeko Getxoko (Bizkaia) «Centro Vasco de Enseñanzas Deportivas EKFB» Kirol Irakaskuntzako ikastetxe baimenduaren erakunde titularraren ordezkariak hasarazi duen espedientea aztertu da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek ikusi dira: urriaren 24ko 1367/2007 Errege Dekretua, araubide bereziko kirol-irakaskuntzen antolamendu orokorra ezartzen duena (azaroaren 8ko BOE); maiatzaren 20ko 706/2011 Errege Dekretua, Judo eta Babes Pertsonaleko Kirol-teknikariaren titulua eta gutxieneko ikasketak eta sarbide-baldintzak ezartzen dituena (ekainaren 21eko BOE), eta maiatzaren 20ko 705/2011 Errege Dekretua, Judo eta Babes Pertsonaleko Goi-mailako Kirol-teknikariaren titulua eta gutxieneko ikasketak eta sarbide-baldintzak ezartzen dituena (ekainaren 21eko BOE), eta gai horretan aplikatu beharreko indarreko araudia. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ikastetxeari baimena ematen zaio Judo eta Babes Pertsonalerako espezialitateak izateko 2021-2022ko ikasturtetik aurrera:

Kode-zenbakiak: 015908 eta 48019742.

Izen orokorra: Kirol Irakaskuntzako ikastetxe baimendua.

Izen espezifikoa: «Centro Vasco de Enseñanzas Deportivas EKFB».

Titularra: Unión de Federaciones Deportivas Vascas.

Helbidea: Avenida de los Chopos z/g.

Udalerria: Getxo.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimena:

– Judo eta Babes Pertsonaleko 3 ziklo: kirol-teknikaria, 2 talde; eta goi-mailako kirol-teknikaria, talde bat.

Ikastetxearen osaera:

● Modalitatea: Saskibaloia.

○ Erdi-maila: 2 talde, bakoitza 30 ikaspostuko edukierakoa.

○ Goi-maila: 2 talde, bakoitza 30 ikaspostuko edukierakoa.

● Modalitatea: Eskubaloia.

○ Erdi-maila: 2 talde, bakoitza 35 ikaspostuko edukierakoa.

○ Goi-maila: 2 talde, bakoitza 35 ikaspostuko edukierakoa.

● Modalitatea: Piraguismoa.

○ Erdi-maila: 6 talde.

• Ur amiletako kirol-teknikaria, 2 talde, 28 ikasleentzako bakoitza.

• Ur bareetako kirol-teknikaria, 2 talde, 28 ikasleentzako bakoitza.

• Ur amiletako laket-gida kirol-teknikaria, 2 talde, 28 ikasleentzako bakoitza.

○ Goi-maila: 2 talde.

• Ur amiletako goi-mailako kirol-teknikaria, talde bat, 28 ikasleentzako.

• Ur bareetako goi-mailako teknikaria, talde bat, 28 ikasleentzako.

● Modalitatea: Esgrima.

○ Erdi-maila: bi talde, bakoitza 28 ikaspostuko edukierakoa.

○ Goi-maila: talde bat, 28 ikaspostuko edukierakoa.

● Modalitatea: Judo eta Babes Pertsonala.

○ Erdi-maila: bi talde, bakoitza 28 ikaspostuko edukierakoa.

○ Goi-maila: talde bat, 28 ikaspostuko edukierakoa.

2. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dauden legeak bete beharko ditu, agindu honen bidez baimentzen zaizkion irakaskuntzak emateko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari eta irakasleen titulazioari dagokienez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.

3. artikulua.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarreko legeek ezartzen dituzten higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxearen titularraren erantzukizuna izango da baldintza horiek betetzea.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen edo dirulaguntzen deialdien bitartez laguntzarik lortuko denik.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 15a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala