Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

68. zk., 2021eko apirilaren 8a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2002

AGINDUA, 2021eko martxoaren 15ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Bermeoko (Bizkaia) «Eleizalde Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren izena aldatzeko baimena emateko dena.

Bermeon (Bizkaia) dagoen «Eleizalde Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak abiarazitako espedientea aztertu da, zeinaren bidez ikastetxearen erakunde titularraren izena aldatzeko baimena eskatzen baitzen.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da eta indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio.

Arau hauek hartu dira kontuan: Heziketarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa (uztailaren 4ko BOE); otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak (martxoaren 12ko BOE) aldatzen duen apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE), eta gai horretan aplikatu beharreko indarreko araudia. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– «Eleizalde Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren izena aldatzen da: egun erakunde titularraren izena «Luis de Eleizalde Ikastola Sdad. Coop. de Enseñanza» da eta aurrerantzean «Luis Eleizalde Ikastola Koop. Elk.» izango da. Ikastetxeak 48001415 eta 014502 kode-zenbakiak ditu eta Bermeo udalerrian (Bizkaia), Arene auzoko 6. zenbakian dago.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 15a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana