Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

66. zk., 2021eko apirilaren 6a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
1917

EBAZPENA, 2021eko martxoaren 24koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren erabaki bat. Erabaki horren bitartez, zenbait diru-baliabide esleitzen dira 2001eko martxoaren 8ko 76/2000 eta 2001eko uztailaren 31ko 25/2001 enplegu-erregulazioko espedienteen eraginpean dauden langileentzako laguntza bereziak 2021ean finantzatzeko, betiere laguntza horiek emateko prozedura arautzen duen Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2012ko apirilaren 18ko Aginduarekin bat etorriz.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2021eko martxoaren 23(e)ko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, zenbait diru-baliabide esleitu ditu otsailaren 26ko 196/2010 Errege Dekretuan ezarritako dirulaguntzak 2021ean finantzatzeko, betiere Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2012ko apirilaren 18ko Aginduan araututako prozedurari jarraituz. Errege-dekretu horren bitartez, 2001eko martxoaren 8ko 76/2000 eta 2001eko uztailaren 31ko 25/2001 enplegu-erregulazioko espedienteen eraginpean dauden langileentzako laguntza bereziak eta laneratzea errazteko neurriak ezartzen dira. Hala, Lanbideren Estatutuetako 10.2 artikuluaren p) apartatuan xedatutakoarekin bat etorriz (estatutu horiek maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren bidez onetsi ziren), Lanbideren zuzendari nagusiak eman behar du argitara erabaki hori.

Azaldutakoa dela-eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2021eko martxoaren 23ko bilkuran hartutako erabakia, zeinaren bitartez zenbait diru-baliabide esleitzen baitira otsailaren 26ko 196/2010 Errege Dekretuan ezarritako dirulaguntzak 2021ean finantzatzeko, betiere Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2012ko apirilaren 18ko Aginduan araututako prozedurari jarraituz. Errege-dekretu horren bitartez, 2001eko martxoaren 8ko 76/2000 eta 2001eko uztailaren 31ko 25/2001 enplegu-erregulazioko espedienteen eraginpean dauden langileentzako laguntza bereziak eta laneratzea errazteko neurriak ezartzen dira (erabakia ebazpen honi atxikitako eranskinean dago jasota).

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren Erabakiak.

Hirugarrena.– Deialdia onartzen duen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren Ebazpenaren aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio organo horri berari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da zuzenean Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena aldizkari horretan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 24a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.

ERANSKINA
Erabaki-proposamena, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio-Kontseiluarena, zeinaren bidez zenbait diru-baliabide esleitzen baitira 2001eko martxoaren 8ko 76/2000 eta 2001eko uztailaren 31ko 25/2001 enplegu-erregulazioko espedienteen eraginpean dauden langileentzako laguntza bereziak 2021ean finantzatzeko, betiere laguntza horiek emateko prozedura arautzen duen Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2012ko apirilaren 18ko Aginduarekin bat etorriz.

Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2012ko apirilaren 18ko Aginduaren (2012-05-03ko EHAA, 86. zk.) helburua da arautzea otsailaren 26ko 196/2010 Errege Dekretuan ezarritako dirulaguntzak emateko prozedura. Errege dekretu horren bitartez, 2001eko martxoaren 8ko 76/2000 eta 2001eko uztailaren 31ko 25/2001 enplegu-erregulazioko espedienteen eraginpean dauden langile langabeentzako laguntza bereziak eta laneratzea errazteko neurriak ezartzen dira (196/2010 Errege Dekretua abenduaren 16ko 1783/2011 Errege Dekretuaren bidez aldatu zen). Sistemas de Instalaciones de Telecomunicaciones, S.A. (Sintel) enpresari baimena eman zitzaion enplegu-erregulazioko espediente horiek ezartzeko.

Dirulaguntzak emateko arau horren indarraldia mugagabea da. Hala ere, arauaren 6.1 artikuluan ezartzen denez, aginduan aipatzen diren laguntzak emateko diru-baliabideak Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-kredituetatik etorriko dira. Kreditu horiek aldatu ahal izango dira indarrean dagoen aurrekontu-legeriarekin bat etorriz. Hasierako kreditua eta izan litezkeen aldaketak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez iragarriko dira.

Bestalde, aginduaren 4.4 artikuluak zentzu positiboa ematen dio administrazio-isiltasunari, baina Euskal Autonomia Erkidegoko 2021eko ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen otsailaren 11ko 1/2021 Legeak 9. apartatu berri bat sartu du Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 51. artikuluan, eta, apartatu horretan oro har dirulaguntzak emateko prozedura guztietarako ezartzen denaren arabera, eskabideak ezetsitzat joko dira baldin eta ebazpen espresurik jakinarazi ez bada horretarako ezarritako gehieneko epean. Segurtasun juridikoa dela eta, komeni da onuradun izan daitezkeenei jakinaraztea zer erregulazio aplikatu behar zaien laguntza hauei alderdi horri dagokionez, eta erabaki honetan jaso behar da hori.

Horregatik guztiagatik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2021eko martxoaren 23ko bilkuran eztabaidatu ondoren, honako erabaki hau hartu du:

ERABAKIA

Lehenengoa.– Baliabide ekonomikoak.

242.440 euro esleitzea otsailaren 26ko 196/2010 Errege Dekretuan ezarritako dirulaguntzak finantzatzeko, betiere Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2012ko apirilaren 18ko Aginduan araututako prozedurari jarraituz. Errege dekretu horren bitartez, 2001eko martxoaren 8ko 76/2000 eta 2001eko uztailaren 31ko 25/2001 enplegu-erregulazioko espedienteen eraginpean dauden langileentzako laguntza bereziak eta laneratzea errazteko neurriak ezartzen dira. Zenbateko horretatik, 28.800 euro 2021eko ordainketa-kredituari dagozkio; gainerako guztia, berriz, hurrengo ekitaldietako konpromiso-kredituari: 2022tik 2033ra. Diru-esleipen hori 3211 programaren kargura egingo da (Enplegua, 41. atala – Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua).

Kopuru hori handitu daiteke, baldin eta indarrean dagoen legeriaren arabera aurrekontuetan aldaketak onartzen badira. Aldaketa horiek eginez gero, horren berri jakinaraziko da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez.

Bigarrena.– Administrazio-isiltasuna.

Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 51. artikuluaren 9. apartatuan xedatutakoarekin bat etorriz –azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartua–, eskabidea aurkeztu eta sei hilabeteko epea igaro ondoren –2012ko apirilaren 18ko Aginduaren 4.4 artikuluan dago aurreikusita epe hori– ebazpen espresurik jakinarazi ez bada, eskabideak ezetsitzat jo ahal izango dira.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala