Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2021eko martxoaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
1864

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2021eko martxoaren 9koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, 2021. urtean praktika kulturalak bultzatzen dituzten kulturagune independenteei zuzendutako dirulaguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten duena (Sorgune deialdia).

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Gisa horretako hutsak atzeman dira Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2021eko martxoaren 9ko Aginduan, zeinaren bidez 2021. urtean praktika kulturalak bultzatzen dituzten kulturagune independenteei zuzendutako dirulaguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten baita (Sorgune deialdia); agindu hori 2021eko martxoaren 18ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen (56. zk.). Honen bidez, hutsak zuzentzen dira:

–. Laburpenaren 2021/56 (3/2) orrialdean eta euskarazko argitalpenaren 2021/1621 (16/1) orrialdean, izenburuan,

Hau dioen lekuan:

«AGINDUA, 2020ko martxoaren 9koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, 2021. urtean...»

Hau esan behar du:

«AGINDUA, 2021eko martxoaren 9koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, 2021. urtean...»

–. Euskarazko argitalpenaren 2021/1621 (16/16) orrialdean, sinadura-aurrekoaren azken zatian,

Hau dioen lekuan:

«Vitoria-Gasteiz, 2020ko martxoaren 9a.»

Hau esan behar du:

«Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 9a.»


Azterketa dokumentala