Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

60. zk., 2021eko martxoaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
1778

AGINDUA, 2021eko martxoaren 4koa, Hezkuntzako sailburuarena, Eusko Legebiltzarrak Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseilurako aukeratutako kideak izendatzen dituena, Euskal Autonomia Erkidegoaren gizarte-interesen ordezkari gisa.

Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legearen V. Tituluak arautzen du Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseilua, Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 14. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Aurreko arauen arabera, eta batez ere Euskal Unibertsitate Sistemaren otsaileko 25eko 3/2004 Legearen 71.2.a) artikuluan xedatutakoaren arabera, Eusko Legebiltzarreko Osoko Bilkurak 2020ko otsailaren 6an eta 2021eko otsailaren 4an egindako saioetan izendatu zituen Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseilua osatu behar duten zortzi kideak, Euskal Autonomia Erkidegoaren gizarte-interesak ordezkatzeko.

Kide horien agintaldia lau urtekoa izango da, izendapena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera, eta Gizarte Kontseiluko kide gisa aritzeko 3/2004ko Legearen 72. artikuluan ezarritako bateraezintasunak izango dituzte. Bestalde, Gizarte Kontseiluko kideak beste agintaldi baterako baino ezingo dira hautatuak izan, agintaldiak ondoz ondokoak izan ala ez.

Otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 73.2 artikuluak ezarritakoaren arabera, unibertsitateen arloan eskuduntzak dituen sailburuaren aginduz izendatuko dira gizarte-interesak ordezkatuko dituztenak. Horrenbestez eta horri jarraikiz,

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Eusko Legebiltzarrak Euskal Autonomia Erkidegoaren gizarte-interesak ordezkatzeko aukeratu dituen pertsona hauek Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluko kide izendatzea:

Adolfo Apiñaniz Diaz-Garaio jauna.

Arantza Fernández de Garayalde Ulacia andrea.

Idoia Azaldegui Alba andrea.

Jose Ramon Garai Iturriondobeitia jauna.

Francisco Luna Arcos jauna.

Fernando Mijangos Ugarte jauna.

Andoni Pérez Ayala jauna.

Álvaro Gochi García jauna.

Bigarren artikulua.– Agintaldien iraupena lau urtekoa izango dela ezartzea, izendapenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen direnetik aurrera.

AZKEN XEDAPENA

Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004ko Legearen 73.4 artikuluan xedatutakoaren arabera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan izango ditu ondorioak Agindu honek.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 4a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala