Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

60. zk., 2021eko martxoaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
1776

EBAZPENA, 2021eko martxoaren 5ekoa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Arabako lurralde-ordezkariarena. Honen bidez, Bastida (Araba) udalerrian, Gatzaga Buradon hirigunean, petrolio-gas likidotua (PGL) tanga finkoan biltegiratzeko eta gas propano kanalizatua banatzeko sarea jartzeko instalazioa baimendu, dagokion proiektua onartu eta onura publikokoa dela deklaratzen da.

Espediente zk.: 01CGY 202000005.

AURREKARIAK

1.– 2020ko irailaren 29an, Ned Suministro GLP SAk administrazio-baimena, onura publikoaren deklarazioa eta egikaritze-proiektuaren onespena eskatu zituen Bastida (Araba) udalerrian, Gatzaga Buradon hirigunean, petrolio-gas likidotua (PGL) tanga finkoan biltegiratzeko eta gas propano kanalizatua banatzeko sarea jartzeko instalazio-proiektua egikaritzeko.

2.– Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legean aurreikusitakoaren ondorioetarako, espedienteak jendaurreko izapideak izan zituen, haren iragarkia honako hauetan argitaratu baitzen: Bastidako Udalaren iragarki-taulan; 2021eko urtarrilaren 27an ALHAOn; 2021eko urtarrilaren 15ean EHAAn; 2021eko urtarrilaren 13an Diario Noticias de Álava egunkarian eta 2021eko urtarrilaren 14an El Correo egunkarian.

3.– Jendaurreko erakustaldiaren izapidea egiten ari zelarik, 2021-02-18an sail honek Bastidako Udalari separata bat bidali zion, eta udal horrek ez du baldintza teknikorik aurkeztu dagokion epe barruan. Gainera, separatak bidali ziren Gatzaga Buradongo administrazio-batzarrera eta Ura-Uraren Euskal Agentziara 2021-02-18an, eta ez zen baldintza teknikorik aurkeztu epe barruan.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Gasa banatzeko sareak eraiki aurretik administrazio-baimena eskatu beharra honako hauetan dago xedatuta: Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legea; gas-erregaiak erabili eta banatzeko arautegi teknikoa onartu zuen uztailaren 28ko 919/2006 Errege Dekretua; eta hodi bidez eramandako gasaren zerbitzu publikoaren instalazioei baimena emateari eta horiek jardunean jartzeari buruzko ekainaren 9ko 107/1998 Dekretua.

2.– Urriaren 7ko 34/1998 Legeak deklaratzen du onura publikokoak direla lege bereko IV. tituluak aipatutako instalazioak, hau da, hodi bidez gas-erregaia banatzeko instalazioak.

3.– Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariaren 2018ko martxoaren 16ko Ebazpenaren arabera, energiaren, industria-administrazioaren eta industria-segurtasunaren arloetako zenbait gairi buruzko eskumena Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren lurralde-ordezkaritzen esku uzten da. Eskuordetza horren bidez, ebazpen hau ematen da.

Aipatutako lege-xedapenak ikusita, eta oro har zein zehazki aplikagarri diren gainerakoak oinarri hartuta, Arabako lurralde-ordezkariak hau

EBAZTEN DU:

1.– Baimena ematea Ned Suministro GLP SA enpresari Bastida (Araba) udalerrian, Gatzaga Buradon hirigunean, petrolio-gas likidotua (PGL) tanga finkoan biltegiratzeko eta gas propano kanalizatua banatzeko sarea jartzeko instalazioarentzat, eta dagokion proiektua onartzea.

2.– Baimendutako instalazioa onura publikokoa dela deklaratzea, bereziki; izan ere, deklarazio horrek dakar, urriaren 7ko 34/1998 Legearen 105. artikuluan xedatutakoaren indarrez (1998-10-08ko BOE), ukitutako ondasunak okupatzeko edo eskubideak hartzeko beharra. Halaber, presako okupazioa egin eta ondorioak ezarri beharra, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluak presaz okupatzeko deklaraziorako xedatutakoarekin bat etorrita.

Ebazpen hau ematen da 107/1998 Dekretuan xedatutakoaren arabera eta ondorengo baldintza orokorrak kontuan hartuz:

1) Baimendutako instalazioa proiektu honen eta beronen aldatze-eranskinaren arabera egin beharko da: «Bastida (Araba) udalerrian, Gatzaga Buradon hirigunean, petrolio-gas likidotua (PGL) tanga finkoan biltegiratzeko eta gas propano kanalizatua banatzeko sarea jartzeko instalazioak eraikitzeko eta administrazio-baimena emateko proiektua», Ángel Casas Bachiller industria-ingeniariarena.

2) Instalazioek bete beharko dute, batetik, gas-erregaiak erabili eta banatzeko arautegi teknikoan eta haren jarraibide tekniko osagarrietan xedatutakoa (uztailaren 28ko 919/2000 Errege Dekretua) eta, bestetik, egoki diren bestelako xedapen eta arau teknikoak.

3) Dagokion baimena lortu beharko da onartutako proiektuan dauden oinarrizko datuak aldatzeko.

4) Baimendutako instalazioa egiteko epea hiru urtekoa izango da, baimena ematen den egunetik aurrera.

5) Ned Suministro GLP SAk, urriaren 7ko 34/1998 Legearen 73.4 artikuluaren arabera, 2 hilabeteko epean, 2.438,64 euroko fidantza eratuko du bere betebeharren berme bezala.

6) Instalazioetan egin beharreko azterketak, entseguak eta probak, orokorrak nahiz zatikakoak izan, indarrean dauden xedapenen arabera egin beharko dira, eta Arabako Lurralde Ordezkaritzari jakinarazi beharko zaizkio behar adinako aurrerapenarekin.

7) Instalazio-lanak amaituta, Arabako Lurralde Ordezkaritzan honako agiri hauek aurkeztu behar dira: obra-zuzendaritzako ziurtagiriak; proben aktak, erregistro grafikoak barne; eta as-built planoak.

8) Ned Suministro GLP SAk instalazioak amaitu direla jakinarazi beharko dio lurralde-ordezkaritza honi, behin betiko gainbegiratu eta martxan jartzeko akta egin dezan, hori barik ezin izango baita martxan jarri.

9) Lanak egiteko behar diren udalen, probintzien edo besteren eskumeneko baimenak edo lizentziak eta gainerakoenak alde batera utzi gabe ematen da baimen hau, eta ez du salbuesten eskatzailea haiek eskuratzeko betebeharretik.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Industriako sailburuordearen aurrean, hilabeteko epearen barruan, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, eta hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta hurrengo artikuluen arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 5a.

Arabako lurralde-ordezkaria,

JESÚS PASCUAL LORENTE.


Azterketa dokumentala