Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 2021eko martxoaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
1757

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1. zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 70/2020 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) interesa duten pertsonak.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Ertzaintzako lanpostuen zerrenda aldatzen duen Segurtasun Sailaren 2019ko otsailaren 18ko Aginduaren aurka jarri zen, 40945, 40946, 40917 eta 40918 kodeak (Aereo Zaintza eta Erreskate Unitatearenak) eta 40926 kodea (Itsasoko Zaintza eta Erreskate Unitatearenak) dituzten lanpostuei dagokienez.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, prozeduretan interesdun direnak epatzen dira ager daitezen, hala nahi badute, beren interes legitimoak defendatzeko, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 4a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

EGOITZ LABURU RODRÍGUEZ.


Azterketa dokumentala