Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2021eko martxoaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1727

EDIKTUA, 2021eko otsailaren 25ekoa, Familia eta Haurren zuzendariarena, honako dekretu honetan aurreikusitako dirulaguntzei buruzko ebazpenak jakinarazten dituena: 164/2019 Dekretua, urriaren 22koa, familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzkoa.

Aipatutako ebazpenak jakinaraztea lortu ez denez, ediktu hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44 artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Horretarako, interesdunei jakinarazten zaie zerrendatzen diren espedienteetan emandako ebazpenen testu osoa Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailean eskura ditzaketela (Intxaurrondo kalean, 70-2., 20015, Donostia).

Aipatutako ebazpenek ez dute administrazio-bidea amaitzen; beraz, haien aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Politiketako sailburuordeari, hilabeteko epean, ediktu hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 25a.

Familia eta Haurren zuzendaria,

MIREN IRUNE MUGURUZA MENDARTE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala